Candomblé

Candombléren jarraitzaileak Bahian

Candomblé (portugesez kɐ̃dõmˈblɛ ahoskatua; euskaraz: «jainkoen omenezko dantza») afro-amerikar erlijio bat da, Brasilen "povo de santo"-k ('santuaren herria') praktikatzen duena. Salvador da Bahian sortu zuten XIX. mendearen hasieran. Egun bi milioi sinestun inguru ditu, gehienak Brasilen baina baita Argentinan, Uruguain, Paraguain eta Venezuelan ere.

Candomblé Brasilgo macumba gurtzak Bahian hartzen duen izena da. Macumba eta candomblé, izen biak erabili dira nazioartean gauza bera izendatzeko.

Candomblé Afrikatik erakarritako joruba, fon eta bantu esklaboen sinesmen eta tradizioen nahasketa bat da. 1549 eta 1888 artean, nahasketa hau Brasilen garatu eta bertoko erlijioen eta katolizismoaren ezaugarriak gehitu zizkioten.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.