Danubio

Danubio
Donau, Dunaj, Duna, Dunav, Dunărea, Дунав
Datu orokorrak
Motaibai eta nazioarteko ibai
Luzera2.850 km
Geografia
Map
Koordenatuak45°13′19″N 29°44′36″E / 45.2219°N 29.7433°E / 45.2219; 29.7433
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera801.463 km² eta 817.000 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria5.433 m³/s
LakuakLake Đerdap (en) Itzuli
IturburuaBrigach eta Breg (en) Itzuli
Bokalea
()
Itsaso Beltza

Danubio (latinez: Danubius eta Ister; alemanez: Donau; txekieraz eta eslovakieraz: Dunaj; kroazieraz: Dunav; serbieraz eta bulgarieraz: Дунав, Dunav; hungarieraz: Duna; ukraineraz: Дунайtranslit.: Dunai; errumanieraz: Dunărea; turkieraz: Tuna) Europa erdialdeko eta ekialdeko ibaia da. Luzeraz (2.850 km), arroak hartzen duen eremuaz (817.000 km²) eta batez besteko emariaz (6.500 m³/s ahoan) kontinenteko bigarren ibaia da, Volgaren ondotik.

Alemaniako Oihan Beltzan du sorburua. Brigach eta Breg erreka txikiek Donaueschingen hirian bat egiten dute, eta hortik aurrera ibaiak Danubio izena hartzen du. Itsaso Beltzera isurtzen da, Errumanian, Danubioren delta zabala osatuz.

Izenak

Ibilgua

Danubioren altzairuzko atea, Serbia eta Errumaniaren arteko mugan.

Danubio mendeetan zehar garraiobide garrantzitsua izan da. Erromatar Inperioko muga egonkorrenetakoa, gaur egun 10 herrialdetan barrena igarotzen da: Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Kroazia, Serbia, Bulgaria, Errumania, Moldavia eta Ukraina.

Hurrengo hirietan zehar ere igarotzen da:

Ontziz ibiltzeko 2.583 kilometro egoki ditu: Ulmetik aurrera, 250 tona bitarteko ontziak; Ratisbonatik aurrera, 1.500 tona bitartekoak eta Belgradetik aurrera, 3.500 tona bitartekoak. Horrezaz gainera, indarretxe asko dago haren ibilguan zehar. Rhin-Main-Danubio ubideak lotzen du Rhin ibaiarekin eta Danubio-Oder ubideak Oder ibaiarekin.

Goiko arroa

Ibilguaren goiko arroan, sorburutik Bratislavaraino, hiri hauek zeharkatzen ditu sartaldetik sortaldera: Tuttlingen, Sigmarimgen, Ulm, Ingolstadt, Ratisbona eta Passau (Alemania); Linz, Mauthausen eta Viena (Austria); Bratislava (Eslovakia). Lech, Isar, Inn eta Alpeetan sorturiko Enns ibaien ura hartzen du eskuinaldetik; Altmühl eta Morava ibaiak ezkerraldetik.

Erdialdeko arroa

Danubio Budapesten.

Erdialdeko arroan, Bratislavatik aurrera, ibaia hiru ubidetan banatzen da, bi uharte osatuz, Eslovakian bata eta Hungarian bestea. Raab ibaia jasotzen du Hungariako Györ hirian. Esztergorm hiri hungariarra igaro eta gero, hegoalderantz jotzen du, bihurgune itxi bat eginez eta, Hungariako Bakony eta Matra mendialdeak zeharkatu ondoren, Budapest hiritik igarotzen da.

Sio ibaia eskuinaldetik hartu ondoren, Kroazian Drave ibaia jaso eta Savarekin bat egiten du Belgraden. Errumania aldera hiri horretatik abiatzen da. Behe arroan, mendebaldetik ekialderako norabidean hasten da, Errumania eta Bulgariaren arteko muga osatzen du eta Karpatoetan jaiotako Jiu, Olt, Siret eta Prut ibaiak hartzen ditu ezkerraldetik eta Balkan mendietan sorturiko Isker ibaia eskuinaldetik. Giurgiu (Errumania) eta Silistra (Bulgaria) hirietan barrena igaro ondoren, iparralderantz jotzen du Dobrudja lurraldean barrena eta, sartalderantz hartu ondoren, Bulgaria eta Ukrainaren arteko muga egiten du.

Beheko arroa

Azkenik, hiru adarreko delta zabala (3.750 km²) osatzen du bokalean, ura Itsaso Beltzean isuri baino lehen. Arrantza ugaria da Danubio ibaiaren beheko arroan.

Danubiora ura isurtzen duten ibaiak

Europar Batasuneko ibairik luzeena izanik, hainbat ibai garrantzitsuren urak jasotzen ditu. Jaiotzetik itsasoratu arte, honakoak dira garrantzitsuenak:

Iller - Lech - Regen - Isar - Inn - Enns - Morava - Leitha - Váh - Hron - Ipel - Sió - Drava - Vuka - Tisza - Sava - Timis - Velika Morava - Caras - Jiu - Iskar - Olt - Vedea - Argeș - Ialomița - Siret - Prut

Hidrometria

Danubioren emaria 1921-1985 bitartean neurtu zen ibai ahoko Ceatal Izmailko estazioan (Errumania). Ibaiak 807.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 98,8. Batez besteko emaria 6.488 m³/s da. Emari handiena maiatzean du (8.952 m³/s), eta txikiena urrian (4.459 m³/s).

Danubioren batez besteko emariak (/s) ibai ahoan (Ceatal Izmail) neurtuak
Datuak: 1921-1985 bitartean

Historia

Danubio Vienan.

Danubio ibaiak (erromatarren Danubius eta, beheko arroan, Ister) Erromatar Inperioaren ekialdeko muga markatu zuen mendeetan zehar. Ondoren, herri germaniarren eta eslaviarren arteko harremanetarako bide nagusia izan zen.

Danubio ibaian ontziz ibiltzeko eskubidea 1856. urtean aldarrikatu zen Parisen lehen aldiz. 1921ean, nazioarteko batzorde bat osatu zen erabaki hura betetzen zen ala ez ikertzeko. 1940. urtean deuseztatu zen batzorde hura (Vienako batzarra).

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Danubio aldeko estatuen arteko batzordea antolatu zen berriz ere (Belgrad, 1948), baina Alemania eta Austria gabe (Austria 1960. urtean onartu zuten batzordean). Estatu Batuek, Frantziak eta Britainia Handiak ez zuten sekula batzorde hori ontzat hartu.

Erreferentziak

Kanpo estekak