Hellas Verona FC

Hellas Verona Football Club
Ezizena(k)Gialloblu ("hori-urdinak")
Mastini
Sorrera1903
Futbol zelaiaStadio Marcantonio Bentegodi
edukiera: 38.402 lagun
inaugurazioa: 1963
1989 (berriztua)
PresidenteaItalia Maurizio Setti
EntrenatzaileaItalia Marco Baroni
LigaSerie A
2022-2317.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Hellas Verona Football Club Italiako futbol taldea da, Verona hirian 1903an sortu zena. Historia luzea izan arren titulu bakarra irabazi du, 1985eko liga.

Etxeko partidak Stadio Marcantonio Bentegodi berriztuan jokatzen ditu.

Historia

Veronako institutuko ikasleek sortu zuten 1903an eta Klasikoen arloko irakasleak ezarri zion Hellas (Grezia) izena. 1929an Liga antolatu zenean hiriko beste bi talderekin elkartu zen (Bentegodi eta Scaligera) eta AC Verona izena hartu zuen. Urte berean beste talde bat sortu zen hirian, AC Chievo Verona. Talde indartsua osatu nahi izan zuen arren Serie B (bigarren mailan) hasi zen eta 1958 arte ez zuen lortu lehen mailara iristerik.

Garai onena 70. eta 80. hamarkadetan izan zuen. 1976an Kopako finalera iritsi zen baina Napolik 4-0 irabazi zion. 1982an Osvaldo Bagnoli entrenatzailea fitxatu zuen eta berriz ere maila bikaina lortu zuen. 1983an eta 1984an Kopa final berriak jokatu zituen, lehena Juventus FC-ren aurka, etxean 2-0 irabaziz baina Turinen 3-0 galduz eta bigarrena AS Roma-ren aurka, etxean 1-1 berdinduz eta Erroman 1-0 galduz. Lehenengo titulua 1985eko Liga txapelketa izan zuen. 1988an UEFA Kopako final lurdenetara iritsi zen baina Werder Bremenek kanporatu zuen.

Palmaresa

Italian: 1

Ikus, gainera

Kanpo estekak


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese