Jugoslavia

Jugoslavia
Југославија
Jugoslavija
1918 – 1941
1945 – 1992
Monarkia konstituzionala (1918-1929; 1931-1941)
Monarkia absolutua (1929-1931)
Errepublika federala (1945-1991)
bandera

armarria


Ereserkia
Jugoslaviako Erresumako ereserki nazionala


Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Hej Sloveni (1945-1992)


Geografia
HiriburuaBelgrado
Telefono aurrizkia+38
Domeinua.yu
Ekonomia
DiruaJugoslaviar dinar
Historia
Garai historikoaXX. mendea
Sorrera1918ko abenduaren 1a
Ardatzaren inbasioa1941eko apirilaren 6a
Monarkiaren abolizioa1945eko azaroaren 29a
Desegitea1992ko apirilaren 27a
Aurrekoak
Serbiako Erresuma
Montenegroko Erresuma
Austria-Hungariaren agintea Bosnia-Herzegovinan
Kroazia-Eslavoniako Erresuma
Dalmaziako Erresuma
Fiumeko Estatu Askea
Karniolako Dukerria
Ondorengoak
Kroazia
Eslovenia
Ipar Mazedoniako Errepublika
Bosnia-Herzegovina
Serbia eta Montenegro

Jugoslavia (serbokroazieraz: Jugoslavija/Југославија; eslovenieraz: Jugoslavija; mazedonieraz: Југославија; Panoniako errutenieraz: Югославия) Europako hego-ekialdeko eta erdialdeko herrialdea izan zen XX. mendean. Etimologikoki, "Eslaviako hegoaldea" esan nahi du. Erresuma izan zen 1918-1941 bitartean, eta errepublika sozialista 1945etik 1992ra.

Jugoslaviako Erresuma

Artikulu nagusia: «Jugoslaviako Erresuma»
Jugoslaviako Erresumaren bandera.

Jugoslaviako Erresuma 1918an sortu zen, Lehen Mundu Gerra amaitu orduko, Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma izenarekin, Austria-Hungariako Inperioaren lurraldez osatutako Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren estatua Serbiako Erresuma independentearekin batu zenean. Serbiako Erresuman agintzen zuen Karađorđević etxea bilakatu zen Jugoslaviako lehen errege-dinastia. 1922ko uztailaren 13an Parisen egindako Enbaxadoreen Konferentzian nazioarteko onarpena jaso zuen. Mendeetan zehar Otomandar Inperioaren eta Austria-Hungariaren esku egon ziren lurralde banatuak batu zituen lehenengo estatua izan zen. 1929ko urriaren 3an, Jugoslaviako Erresuma izena hartu zuen ofizialki; izendapen horrek “hegoaldeko eslaviarren” aipamena egiten zuen.

Errepublika sozialista

Artikulu nagusia: «Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista»
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren bandera.

1941eko apirilaren 6an, Bigarren Mundu Gerran, Ardatzeko potentziek herrialdea inbaditu zuten. 1943an, Jugoslaviako partisanoek Jugoslavia Federal Demokratikoa aldarrikatu zuten. 1944an, erregeak partisanoen gobernua onartu zuen, eta 1945eko azaroan monarkia ezeztatu zuten. 1946an, Jugoslaviako Herri Errepublika Federala sortu zen, komunistak agintean zirela. Italiaren esku zeuden Istria, Rijeka eta Zadar euren kontrolpean geratu ziren. Josip Broz Tito partisanoa izan zen presidentea 1980an hil zen arte. 1963an, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista izena hartu zuen.

Sei errepublika sozialistek osatzen zuten herrialdea: Bosnia-Herzegovinako Errepublika Sozialista, Kroaziako Errepublika Sozialista, Mazedoniako Errepublika Sozialista, Montenegroko Errepublika Sozialista, Serbiako Errepublika Sozialista eta Esloveniako Errepublika Sozialistak. Serbia, berriz, bi Probintzia Autonomo Sozialista zituen bere barnean, Vojvodina eta Kosovo. 1974tik aurrera azken bi hauek beste seien egoera legalaren parekoa izan zuten.

Jugoslaviaren desegitea

Artikulu nagusia: «Jugoslaviaren desegitea»

1980ko hamarkadan izandako krisi ekonomiko eta politikoaren ostean, joera nazionalistak indartu ziren. 1991ko ekainaren 25ean aldarrikatu zuen independentzia Esloveniak, eta Kroaziak ere gauza bera egin zuen. Tirabirak areagotu egin ziren, eta bi gerra piztu ziren. Kroaziako Independentzia Gerra 1991ko bigarren erdialdean hasi zen, eta Serbia eta Kroazia izan zituen aurkari, hango gobernuetako buruen nazionalismo indarkeriazalearen eraginez; 1995ean amaitu zen. 1992an hasi zen Bosniako gerrak hiru urte iraun zuen, eta 100.000 hildako baino gehiago eragin zituen. 1993tik 2017ra, Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegi Penala osatu zen, gerra horietan izandako gerra krimenak eta genozidioak ikertzeko.

Bereizketaren ostean Serbia eta Montenegroko errepublikek federazio bat sortu zuten, Jugoslaviako Errepublika Federala. Euren helburua zen federazio hori aurreko errepublika sozialistaren oinordeko legala izatea, baina beste errepublikek aukera horri ezezkoa eman zioten. Geroago, Jugoslaviako Errepublika Federalak Badinter Batzorde Arbitralaren iritzia onartu zuen, eta errepublika guztiak izendatu zituzten oinordeko. 2003an izena aldatu eta Serbia eta Montenegroko Estatu Elkartea izena hartu zuen. 2006an Montenegro independizatu zen, Serbiatik bereizirik. 2008an, Kosovok ere independentzia aldarrikatu zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Europa ekialdea Berlingo Harresia bota ondoren. Lur Entziklopedia Tematikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-27).

Kanpo estekak