Katalanalatinetik datorren hizkuntzetako bat da, 10 milioi lagunek hitz egiten dutena (4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza edukita). Hiztunen geografiak 68.000 km² inguru hartzen ditu, Katalan Herriek hartzen dutena eta valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.
Ofizialtasun maila desberdinak ditu lurraldeen arabera, eta hizkuntza gutxitua den arren, munduko mintzatuenetarikoa da gutxituetan. Europako zazpigarren hizkuntza ikasiena omen da.
Historia
lehenengo lekukotza idatziak (Forum ludicum eta Organyako Homiliak izeneko testuetako zati batzuk) XII. mendekoak dira. Hurrengo mendeetan, Ramon Llull eta Ausiàs March azpimarratzekoak dira.
Azkenik, 2005ean onartu zuten ".cat" izeneko Interneteko domeinua, eta hala, katalana horrelakorik lortzen zuen munduko lehen hiztun komunitate bihurtu zen.
Katalanaren geografia
Lau herrialdetan mintzatzen da:
Andorra, bertakoa da eta hizkuntza ofizial bakarra da.
Katalunia: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto anitz daude erkidegoaren barruan.
Balear Uharteak: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto balearra mintzatzen da baina batasunik gabekoa da, azpidialekto asko baititu.
Valentziar Erkidegoa: bertakoa da eta ofizialki eta generikoki, valencià ("valentziera") hitz egiten da. Batasunik gabekoa da, erkidegoan hiru azpidialekto baitaude. Berez, Castelló-n mintzatzen den valentzierak Lleida eta Tarragonako katalanarekin parekotasun handiak ditu. Eremu hartan, valentziera biztanleriaren % 40,1en ohiko hizkuntza da; aldiz, Valentziar Erkidego osoan, biztanleen % 25en ohiko hizkuntza da, gutxi gorabehera.
Aragoiko ekialdea (Sartaldeko Zerrenda): La Litera eta El Matarraña eskualdeek osatutako eremua da eta biztanleen % 90ek baino gehiagok darabil. Ez da ofiziala; hala ere, 1990etik onarpen handiagoa jaso du erkidegoko legeen arabera.
MurtziakoEl Carche eskualdea: ofizialtasunik gabea, 500 bat lagunek darabilte.
Frantzia: Aintzinako Rosselló eta Cerdanya eskualdeetan (Ipar Katalunia izendapenaz ere ezagunak), gaur egungo Ekialdeko Pirinioak departamentuaren zatirik handiena osatzen duten lurraldeetan. 2008ko abenduaz geroztik, koofiziala da, frantsesarekin batera; dena dela, frantsesaren aurrean atzerapen handia pairatu du, biztanleen % 3,5ek soilik hitz egiten dute.
Eremu linguistiko osoa bildu nahi duen izena Països Catalans da, XIX. mendearen amaieran Joan Fuster idazle ospetsuak sortua, Nosaltres, els valencians (Gu, valentziarrak) bere liburuan.
Organyako Homiliak dira idatzitako dokumentu literariorik zaharrenak: adituen arabera, 1080 eta 1095 urte bitartekoak dira. Itun Berriaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atalak dira.