Mulhacén | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.482 m |
Prominentzia | 3.285 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°03′12″N 3°18′41″W / 37.0533°N 3.3114°W |
Mendikatea | Sierra Nevada |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Granadako probintzia |
Udalerria | Granada |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1910 |
Ohiko bidea | Poqueirako aterpetxetik |
Mulhacén Iberiar penintsulako eta Andaluziako mendirik altuena da eta Espainiako bigarrena, Teideren ondoren (3.718 m).
Sierra Nevadako mendilerroan kokatuta (Granadako probintzia) eta bertako garaiena da. Güéjar Sierra iparraldean eta Capileira eta Trevélez hegoaldean (Alpujarra Granadina) dira inguruko udalerriak.
Tontorrak 3.480 metro ditu. Poqueira aterpetxetik ateratzen da bide ohikoa, 2.500 metrotan kokatutakoa.
Inguruko gailur nagusiak Veleta (3.392 m) eta Alcazaba (3.366 m) dira.
Mendiak hartu zuen izena Mulay Hassan erregearenetik, XV. mendean leinu nazariaren azken aurrekoa izan zena. Elezaharraren arabera, bertan lurperatu zuten.