One Piece

One Piece
Jatorria
Egilea(k)Eiichirō Oda
Sorrera-urtea1996
IzenburuaONE PIECE
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak

one-piece.com
Twitter: OPcom_info Instagram: onepiece_staff Youtube: UCdAHaWcKdpbT5XkN2Er6BUQ TikTok: onepiece.staff.official Edit the value on Wikidata

One Piece (japonieraz ワンピース, Wan Pīsu), Eiichirō Oda mangakak sortutako manga eta animea da. Sailak Monkey D. Luffy izeneko gazte baten istorioa kontatzen du, zeinak Shanks izeneko bere lagun piratak inspiratuta, Piraten Erregea izatea burutzeko bidaia bat hasten duen. Horretarako, aurreko piraten erregea izan zen Gol D. Rogerrek utzitako One Piece altxorra aurkitu beharko du.

Manga Weekly Shōnen Jump aldizkarian argitaratzen da 1997tik eta dagoeneko 103 liburuki argitaratu ditu, gutxi gorabehera liburuki bakoitza mangako 10 kapituloz osatuta dagoelarik, gutxi gorabehera. Animea Toei Animationek ekoitzia da, eta serie ospetsu hau moldatzen du, betegarriak gehituz animeak manga harrapatu ez dezan.

One Piece Shōnen Jump aldizkariaren historiako mangarik salduena da, 500 milioi ale baino gehiago saldu baitira dagoeneko. Gainera, hamaika urtez jarraian urteko mangarik salduena izan zen. Japoniako Kultura Agentziak Japoniako 50 manga eta animerik onenei buruz eginiko inkestan, One Piecek 11. postua lortu zuen. Animeak errekonozimenduak ere izan ditu. TV Asahik 2005ean argitaratutako rankingean (garai guztietako 100 animerik hoberenei buruzkoa) Japonian online eginiko inkesta batean oinarritua, One Piece 6. postuan sailkatu zen. Komiki salduenaren Guinness Errekorra dauka. Eiichiro Odak Dragoi Bola animearen eragin handia jaso du.

Gaur egun, One Piecen manga ia astekariak 1086 kapitulu ditu, eta astero argitaratzen den animeak 1067. Eiichiro Odak dionez, bere lana 5 urteren buruan amaituko da.

Istorioa

Hastapenak: Ekialdeko itsasoa

Saila, Piraten Errege (海賊王 Kaizokuō) bezala ezagutzen zen Gold D. Roger pirataren exekuzioarekin hasten da. Hil aurretik One Piece (ワンピース『ひとつなぎの大秘宝』 Wan Pīsu) deituriko bere altxorra aipatzen du, aurkitzen duen lehenengoak berarentzat har dezakeela esanaz. Honek altxorra lortzeko asmoz pirata ugari Grand Line izenez ezagutzen den munduaren zatira joatea ekarri zuen, Piraten Aroari (大海賊時代 Daikaizokujidai) hasiera emanez. Rogerren heriotzetik hogei urte pasa arren, inork ez zuen lortu One Piece-a aurkitzea. Monkey D. Luffy (Luffy D. Monkey euskaraz, japonieraz abizena izenaren aurretik jartzeko dagoen ohituragatik) izeneko gazte batek Shanks «Ilegorria»ri dioen miresmena medio, bere abenturari ekiten dio bere bizileku den East Blue itsasotik. Luffyren helburua One Piece-a aurkitu eta Piraten Errege bilakatzea da.

Bere helburua betetzeko tripulazio baten kapitain bilakatzeko beharra ikusten du, Lasto Txapelen Piratak (麦わら海賊団篇 Mugiwara Kaizoku-dan) sortuz. Bere nakama (kide) bilakatzen lehena Roronoa Zoro pirata ehiztaria eta ezpataria da. Jarraian Nami, nabigatzaile eta lapurra, Ussop, frankotiratzailea eta Sanji, sukaldaria, batzen dira tripulaziora. Honetaz gain, Going Merry izeneko itsasontzi bat lortzen dute. Garai honetan hainbat etsairen aurka borrokatzen da Luffy, besteak beste, Buggy Pailazoa eta Arlong. Azkenean East Blue itsasoa atzean utzi eta Grand Linera pasatzea lortzen dute.

Marra handia: Paradisua

Grand Linera iritsi ostean Lasto Txapelen Piratek Nefertari Vivi ezagutzen dute, Arabasta deituriko erreinua salbatu nahi duen pritzesa. Arabastako Erreinua Baroque Works izeneko talde kriminal baten esku gelditu zen. Hori dela eta, taldeak, Arabastara joateko erabakia hartzen du. Bidean Tony Tony Chopper izeneko medikua ezagutzen dute, eta honek tripulaziora batzea erabakitzen du.

Behin Arabastara helduta, Baroque Works, eta bertako buru zen Krokodilo garaitzea lortzen dute. Erreinua utzi aurretik Nico Robin izeneko arkeologo eta Baroque Workseko kide ohia batzen da tripulaziora. Erreinu honetan Piraten Errege izateko asmotan dabilen Marshall D. Teach «Bizarbeltz» ezagutzen dute. Skypiea izeneko zeruko uharte batetik pasa ostean, Aokiji, Marinako Almirantea, agertzen zaie; Nico Robin, Gobernu Mundialak ezabaturiko historia ikertzen ari dela esateko, Poneglyph izeneko antzinako harri batzuetan idatzita dagoena.

Ostean, Lasto Txapelen Piratak Water 7 Uhartera heltzen dira. Going Merry itsasontziak jasotako kalteak konpontzeko asmoz heltzen diren arren Franky, ziborg arotzak, kaltetuegi dagoela esaten die. Horrek taldean iskanbila sortu eta aldi baterako Ussopek taldea uzten du. Gobernu Mundialak Franky eta Robin bahitzen ditu; lehena, Pluton antzinako armaren planoak edukitzeagatik, eta bigarrena Poneglyphen kontuagatik. Gobernuaren aurka altxatu ostean, Luffy eta lagunek Franky eta Robin erreskatatzea lortzen dute. Frankyk Thousand Sunny izeneko itsasontzi berri bat egiten die Lasto Txapelen Piratei eta taldera batzea erabakitzen du.

Jarraian, Brook izeneko eskeleto bizidun eta musikaria aurkitzen dute mamu ontzi batean. Azkenean, Thriller Bark izeneko itsasontzi erraldoi batean, Gecko Moria izeneko pirata garaitzen dute, eta Brook taldera batzen da.

Sabaody Artxipielagora heldu ostean Silvers Rayleigh, Rogerren tripulazioaren kapitainorde ohiaren, lagun egiten dira. Bertan, bere generazioko beste 10 piratekin batzen da, Belaunaldi okerra deritzotena osatzen dutenak. Noble batekin izaniko iskanbila baten ondorioz Gobernuaren zerbitzuetara dagoen Bartholomew Kuma izeneko pirata heldu, eta Lasto Txapelen Piratak munduan zehar sakabanatzen ditu. Luffyk Amazon Lily Uhartean amaitzen du, eta bertan Gobernuak Portgas D. Ace, Luffyren anaiordea, exekutatu nahi duenaren berria jasotzen du. Luffy bere anaia salbatzeko asmoz itsasoratzen da, eta Impel Down kartzelara heltzen da anaia aurkituko duelakoan. Bertan hainbat aliatu egiten ditu -ziegetan zeuden presoak batik bat- baina ez da garaiz iristen Acengana, exekuzio lekura eramaten baitute.

Luffy, bere aliatuekin heltzen da Itsas Armadaren Marineford egoitzara, Gobernuaren eta Acen kapitain zen Edward Newgate «Bizarzuri»-ren arteko gudua izan baitzen. Hasiera batean Ace exekuzio plataformatik libratzea lortzen duten arren, "Hoberenen gerra" Portgas D. Acen eta Bizarzuriren heriotzekin bukatzen da; eta beraz, Itsas Armadaren garaipenakin. Luffy depresioak harrapatzen du, eta Lasto Txapelen piratek 2 urteko etena egin behar izaten dute entrenatzeko.

Marra handia: Mundu berria

Bi urte beranduago, nakama guztiak Sabaody Artxipielagoan elkartzen dira berriro. Gyojin Uhartetik pasa ostean, Trafalgar Law piratarekin elkartzen dira Punk Hazard Uhartean. Trafalgar Lawrekin aliantza bat adosten du Luffyk, Kaido pirata boteretsua garaitzeko asmoz, zeina munduko 4 pirata garratzitsuen eta boteretsuenetako bat baita, Yonkou bezala ezagunak direnak -enperadoreak-. Uharte honetan, bestalde, Kin'emon eta Kozuki Momonosuke ezagutzen dituzte, Kaido pirata doilorrak boterepean duen Wano herrialdeko samuraiak, egoera zailean daudenak. Umeak erraldoi bihurtzeko plan maltzurra zuen Caesar Clown zientzialaria garaitu ostean Dressrosara mugitzen dira. Estatu hau Donquixote Doflamingo pirata eta arma trafikatzaileak dominatzen du. Luffyk borroka txapelketa batean ematen du izena bere anaia zenduaren fruitua eskuratzeko eta bertan Saborekin, hiltzat zeukan anaiordearekin, aurkitzen da. Azkenean, Luffy Doflamingo eta bere familiaren aurka borrokatzen da, Dressrosa bere atzaparretatik askatuz.

Lasto Txapelen Piratak elefante erraldoi baten gainean kokatzen den Zou herrira joaten dira, Kin’emon samuraiaren eskariz. Zoura heltzeko taldea bitan banatzen da, batzuk Dressrosan zeuden bitartean besteak Zourantz abiatu ziren. Herri honetan Sanjik, bere aitak antolatu dion ezkontzaren berri izaten du. Hasiera batean Sanjik ezkontzaren ideia errefusatzen duen arren, azkenean, onartu egiten du, mehatxupean. Sanjiren ezkongaia Pudding da, Charlotte «Big Mom» Linlin pirata boteretsuaren alaba. Sanjik bere kideak atzean uzten ditu, baina itzuliko dela agintzen du. Zoun Ninja-Pirata-Mink-Samurai aliantza eratzen da, Kaido pirata boteretsua garaitzeko eta duela 20 urte gerran hil zen Kozuki Oden legezko oinordekoa mendekatzeko asmoz. Hala ere, Luffyk denbora eskatzen die bere aliatuei Sanji erreskatatu ahal izateko. Nami, Brook eta Chopper, zein Pedro eta Carrot, mink tribuko kideek, laguntzen dute Luffy, Big Mom enperatrizaren lurraldera.

Luffy eta bere kideak Totto Land Artxipielagora heltzen dira, Big Mom enperadorearen lurraldera. Bertan, Sanjik uko egiten dio bere lagunengana itzultzeari, bere familiak, Germa Erresumako gobernariek, mehatxu egiten diotelako East Bluera joan eta Zeff, Sanjiren mentorea, akabatzearekin. Mehatxuak fartsa hutsa zirela eta Big Mom bere familia suntsitzeko asmotan zebilela jakin ondoren, Sanjik barkamena eskatzen dio Luffyri, eta honek ezkontza hori geldiaraziko duela agintzen dio. Jinbe Lastozko Txapelen Piraten kide bilakatzen da eta, Luffyren erreskate taldeak, Jinbek, Fire Tank Piratek eta Caesar Clownek aliantza bat osatzen dute ezkontza zeremonian Big Mom akabatzeko asmoz. Plana uste bezala irteten ez den arren, Luffy eta gainontzeko kideek ezkontza gelditzea, Sanjiren familia salbatzea eta bertatik ihes egitea lortzen dute, horretarako Pedrok bere bizia ematen duelarik. Gainontzekoek Sunnyan ihes egiten duten bitartean Luffy Katakuriren, Big Momen seme indartsuenaren aurka borrokatzen da, eta Sanji Big Mom distraitzeko pastel bat prestatzen ahalegintzen da. Totto Land-en mugetara iritsiz, Luffy eta besteak ihes egitea lortzen dute, Sanjiren familia eta Eguzki Piratak Big Momen ontzidiaren aurka borrokatzen diren bitartean. Jinbe bere kide berriengandik banantzen da, Wanon elkartuko direla aginduz.

Ondoren, Levelya ospatzen da, non munduko toki guztietako erresuma-agintariak biltzen diren momentuko gaiak eztabaidatzeko. Bertan, Lastozko Txapelen Piraten lagun zein etsai zaharrak elkartzen dira. Bilera egiten den bitartean, Armada Iraultzaileak esklabo bilakatu den Bartholomew Kuma erreskatatzeko asmoa du, eta Shanks Bost Zaharrekin, Gobernuko goi-kargudunekin, biltzen da, "pirata jakin" bati buruz hitz egiteko helburuz. Jarraian, bostak Im deituriko pertsonaia batekin biltzen dira, ustez Munduko Gobernuko buruzagi sekretua dena.

Behin Wanora iritsita, Luffyk bere aliatuekin elkartzea lortzen du, eta Kin'emonek bera eta gainontzeko samuraiak duela hogei urtetik etorritako denbora bidaiariak direla azaltzen du, une horretara Kaido garaitzeko helburuarekin joan zirenak. Kaidorekin topo egin ondoren, dragoi bihurtzeko gai dena, Luffyk aurre egiten dio, baina borroka galdu eta meatzarien kartzela batera eramaten dute. Bertan Eustass Kid piratarekin aurkitzen da. Bien bitartean, aliantzako kideek Kaidori eta Orochi shogunari buruzko informazioa lortzen dute, egingo duten jaialdian bien tirania amaitzeko asmoz. Luffy espetxetik askatu eta aliantza Kaidok Onigashima uhartean duen basera bidaiatzeko prestatzen da. Big Mom ere Wanora heltzen da, mendeku bila, eta azkenean Kaidorekin aliantza bat osatzen du. Bien bitartean, Itsasoko Zazpi Gerlarien taldea desegiten dute, eta marineak bildu egin dira bi enperadoreen arteko aliantzaz hitz egiteko. Kaido eta Big Mom Rocks Piraten kide ohiak zirela argitzen da, eta Gold D. Roger eta Monkey D. Garpek -Luffyren aitona den Itsas Armadako almiranteordeak- iraganean aurre egin zietela. Wanora itzuliz, samuraiek Kozuki Odenen iragana gogoratzen dute, nola lehenengo Bizarzurirekin eta ondoren Rogerrekin bidaiatu zuen, eta nola itzuli zen Wanora, Orochik eta Kaidok gobernatzen zutenean. Onigashimara bidaiatu ondoren, non Jinbe bere kideekin biltzen den, aliantzak segada bat hasten du, Piztia Piratei aurre eginaz. Borrokak aurrera egin ahala Luffy Kaidoren aurka borrokatzen da, eta Kid eta Law Big Momen aurka. Bi hauek Big Mom garaitzea lortzen dute, baina Kaidok Luffy garaitzen du. Hala ere, Luffyk bere fruituaren botere guztia askatzen du, eta Bost Zaharrek elkarren artean duten elkarrizketa batean Luffyren fruituaren benetako izena Pertsona-pertsona fruitua: Nika modeloa (ヒトヒトの実 モデル“ニカ” Hito Hito no Mi, Moderu: Nika) dela argitzen da, bere garaian esklaboak askatzen zituen Nika, Eguzkiaren jainkoaren fruitua. Luffy eta Kaidoren borroka berriro abiatzen da, eta bertan, Luffyk bere botere berriak erabiliz, Kaido garaitzen du. Bi enperadoreen porrota medio, Luffy eta Buggy bilakatzen dira enperadore berriak, lehendik zeuden Shanks eta Bizarbeltzekin batera. Wanon egin beharrekoak eginda, Law, Kid eta Luffyren tripulazioek herrialdea uzten dute.

Azken saga: One Piece

Pertsonaiak

Lastotxapel tripulazioa

  • Monkey D. Luffy: Saileko protagonista eta Lasto Txapelen Piraten kapitaina. yamGoma-gomazko fruitua (ゴムゴムの実 Gomu Gomu no Mi) jan zuen eta horri esker gomaz egindako gorputza dauka. Luffyren ametsa Piraten Errege bilakatzea da.
  • Roronoa Zoro: Tripulazioko borrokalaria. Ezpataria da eta hiru ezpatako estiloa (三刀流 Santōryū) darabil. Nortasun bakarti eta serioa dauka, baina beti oso leiala zaio bere kapitainari. Zororen ametsa munduko ezpatari onena izatea da.
  • Nami: Tripulazioko nabigatzailea. Diruarekin obsesio puntu bat dauka eta lapurretak egiteko abilezia berezia dauka. Mapetan eta kliman aditua da. Usoppek sorturiko clima tact gailuari esker, klima baliatzen du borrokan egin ahal izateko. Namiren ametsa munduko mapa bat osatzea da.
  • Usopp: Tripulazioko frankotiratzailea. Oso punteria ona dauka eta bere tiragomarekin oso urruti dauden pertsonak kolpatzeko gai da. Hala ere, oso koldarra da eta sarri gezurrak asmatzen ditu. Jaurtigai ezberdin ugari erabiltzen ditu egoeraren arabera. Usoppen ametsa gerlari ausarta izatea da.
  • Vinsmoke Sanji: Tripulazioko sukaldaria. Borrokalari aparta da, eta bere hankak erabiliz borrokatzen da. Emakumezalea da eta emakume bat ez kolpatzeko araua jarri dio bere buruari. Sanjiren ametsa All Blue (オールブルー Ōru Burū) izeneko itsasoa aurkitzea da, bertan lau itsasoetako arrainak aurkitu daitezkeela esaten baita.
  • Tony Tony Chopper: Tripulazioko medikua. Pertsona-pertsona fruitua (ヒトヒトの実 Hito Hito no Mi) jan zuen elur-oreina da, modu horretan gizaki baten itxura eta gaitasunak eskuratuz. Rumble ball izeneko medikamentu batzuk hartuz itxura eta gaitasun ezberdinak eskuratu ditzazke. Chopperren ametsa gaixotasun guztiak sendatzeko gai izatea da.
  • Nico Robin: Tripulazioko arkeologoa. Lore-lore fruitua (ハナハナの実 Hana Hana no Mi) jan zuen, modu horretan bere gorputzeko edozein atal beste leku batean “loratzeko” gaitasuna eskuratuz. Oharako Klanetik bizirik atera zen bakarra da, Poneglyph izeneko harriak irakur ditzakeen pertsona bakarra bilakatuz. Robinen ametsa munduaren historiak duen 100 urteko hutsunea ezagutzea da.
  • Franky: Tripulazioko arotza. Teknologian ezagutza handiak dituen ziborg bat da. Lasto Txapelen Piratek darabilten Thousand Sunny itsasontziaren egilea da. Frankyren ametsa munduko itsasontzi onena egin eta honekin mundu osoa zeharkatzea da.
  • Brook: Tripulazioko musikaria. Mamu ontzi batean aurkitu zuten eskeleto bizidun bat da. Berpiztu-berpiztu fruitua (ヨミヨミの実 Yomi Yomi no Mi) jan zuen eta modu horretan bere aurreko tripulazio osoarekin batera hil ostean berpiztea lortu zuen, pseudo-hilezkor bilakatuz. Brooken ametsa Laboon balearekin berriro elkartzea da.
  • Jinbe: Tripulazioko lemazaina. Gyojin arrazakoa da eta gyojin karatea erabiltzen du borroka egiteko. Esperientzia handiko pirata da, hainbat talde ezberdinetan parte hartu duelarik. Jinberen ametsa gyojin guztiak itsas azalean eta arrazakeriarik jasan gabe bizi ahal izatea da.

One Piece-eko mundua

Munduko Gobernuaren ikurra.

One Piece-en, One Piece deituriko altxor bat aurkitzeko itsasoratzen diren piraten tripulazio baten abenturak kontatzen dira. Pertsonaia gehienak nabigatzaileak badira ere, guztiak ez dira piratak. Piratez gain marineak aurkitu daitezke. Marina (海军 Kaigun), uharte, herri eta hiri neutraletan kalteak eragiten dituzten piratak kontrolpean mantentzeaz arduratzen den erakundea da, baina sailean, Munduko Gobernua, Marina administratzen duen erakundea, ustelkeriaren eta manipulazioaren pean dagoela erakusten da.

Marina Hiru Botere Handietako (三大勢力 San Dai Seiryoku) bat da, Itsasoko Zazpi Gerlariekin (七武海 Shichibukai) eta Lau Enperadoreekin (四皇 Yonkō) batera. Hiru Botere Handiak itsasoko indar militar boteretsuenak dira eta hauen artean balantza orekatu bat osatzen dute, Itsasoko Zazpi Gerlariek eta Marinak batera Lau Enperadoreen boterea berdintzen dutelarik. Itsasoko Zazpi Gerlariak, izen osotzat Itsasoko Zazpi Gerlari Errealak (王下七武海 Ōka Shichibukai) dutenak, Munduko Gobernuarekin aliaturiko zazpi pirata boteretsu dira, eta trukean berne krimen guztiengatik "barkamena" ematen zaie. Erakunde honetatik hainbat pirata pasa dira, Krokodilo, Jinbe, Dracule Mihawk, Buggy Pailazoa, Trafalgar D. Water Law edo Donquixote Doflamingo besteak beste.

Lau Enperadoreak munduko pirata boteretsuenak dira. Hauen arteko etsaitasun edo aliantzak ez dira ohikoak izaten, libreki joaten direlarik. Hauek lurralde eta tripulazio ugari izaten dituzte kontrolpean. Kargu hau izan duten bost pirata zaltzen dira sailean, Shanks «Ilegorria», Charlotte Linlin «Big Mom», Kaido, Marshal D. Teach «Bizarbeltz» eta Marinefordeko gudan hil zen Edward Newgate «Bizarzuri».

Hainat trebetasun eta botere dituzten pertsonaiak biltzen ditu sailak. One Piece-eko munduan gizakiez gain beste hainbat arraza bizi dira, adibidez gyojinak, arrainen eta gizakien arteko nahasketa bat izango liratekeenak edo Mink tribua, itsura antropomorfikodun animaliak.

Ingurunea

One Piece-eko mundua.

Geografikoki, One Piece-eko mundua bi ozeano zabalez estalirik dago, Red Line (赤い土の大陸(レッドライン) Reddo Rain) deituriko mendi konglomerazio masibo batek banaturik daudenak. Era berean, Grand Line-a  (グランドライン(偉大なる航路) Gurando Rain), Red Line-arekiko (赤い土の大陸(レッドライン) Reddo Rain) elkarzut doan ozeano bat da eta mundua North Blue (ノースブルー(北の海) Nōsu Burū?), East Blue (イーストブルー(東の海) Īsuto Burū), West Blue (ウェストブルー(西の海) Uesuto Burū) eta South Blue (サウスブルー(南の海) Sausu Burū) deituriko lau atal nagusitan banatzen du. Grand Line-aren paraleloan Calm Belts (凪の帯(カームベルト) kāmu beruto) izeneko ur gorputz erraldoi batzuk daude. Hauek honela deitzeko arrazoia, haizea edo euria bezalako fenomeno meteorologikorik ez izatea da, eta horrek itsaso hauek zeharkatzea ia ezinezko bilakatzen du. Itsaso hauek zeharkaezinak izateko beste arrazoi bat bertan bizi diren «Itsasoko Erregeak» (海王類 kaiōrui) deituriko munstro erraldoiak dira. Bertatik igarotzeko gai diren bakarrak Marineak dira, beraien ontziak itsasoaren energia bera igortzen duen itsas hondoko harriz (海楼石 kairōseki) osatutako material berezi batez estaliak baitaude, modu horretan beraien presentzia estaliz. Grand Linera iristeko biderik erabiliena lau itsasoak lotzen dituen kanal sistema bat erabiliz da. Kanal hauen emaria Reverse Mountainaren (リヴァース・マウンテン Rivāsu Maunten) muturrera pasa eta bostgarren kanal batean elkartu ostean Grand Linearen lehen erdian itsasoratzen da. Izan ere, mendia Grand Line eta Red Line-aren arteko bi elkarguneetako batean dago. Grand Linearen beste erdia, bigarren elkargunearen ondoren dagoena, «Mundu Berria» (新世界 Shin Sekai) izenez ezagutzen da.

Log Pose bat.

Grand Lineko korronteak eta klima, aurrez ezagutzen zailak dira, inguratzen duten uharteek inguruko kliman eragina duten arren. Grand Line-eko eremu magnetikoek iparrorratz arruntek ez funtzionatzea eragiten dute, eta beraz, nabigazioa normala baino zailagoa da. Hauen ordez, Log Pose izeneko iparrorratz berezi bazukt erabili behar dira. Log Poseak honela funtzionatzen du: honek uharte baten puntu magnetiko bat kokatzen du. Behin uharte honetan, denbora tarte aldakor batean gertuen dagoen hurrengo uhartearen seinale magnetikoa adierazten du. Mekanismo hau albo batera utzi daiteke Eternal Pose deituriko Log Posearen aldaera bat edukiz gero. Honek uharte espezifiko baten kokapena modu iraunkorrean adierazten du.

Deabruaren fruituak

Deabruaren Fruituak ( 悪 魔 の 実 , Akuma no Mi), jan ostean botere berezi bat ematen duten fruitu mota bat dira. Fruitu hauen erabiltzaileek uretan igeri egiteko gaitasuna galtzen dute. Esaten denez pertsona bakoitzak fruitu bakarra jan dezake, bigarren bat jateak heriotza eragiten bai du. Hala ere, Marshal D. Teach «Bizarbeltz» piratak bi jatea lortu zituen hil gabe. Deabruaren Fruituak hiru mota ezberdinetan bereizten dira:

  • Paramezia (Paramishia) motako fruituek erabiltzaileari gizakiaz gaindiko trebetasunak ematen dizkiote, hala nola, Luffyren gomazko botereak.
  • Zoan (Zoon) motako fruituek erabiltzaileari, osorik edo partzialki, animali batean bilakatzeko aukera ematen diote.
  • Logia (Rogia) motako fruituek erabiltzaileari beren gorputza naturako elementu batean bilakatzeko boterea ematen diote. Fruitu mota hau jan duten erabiltzaileak kolpaezinak dira baldintza normaletan.

Mundu honetako mitologiaren arabera Deabruaren Fruituak itsasoko deabruaren pertsonifikazio bat dira eta honen ondorioz galtzen dute erabiltzaileek igeri egiteko gaitasuna, “itsasoagatik gorrotatuak” bai dira. Itsas ondoko harriek ere efektu bera sortzen dute fruituen erabiltzaileengan. Uretan sartzean erabiltzaileek indarra eta koordinazioa galtzen dute, baina zenbait gaitasun mantentzen dituzte, adibidez Luffyk uretan sartu ostean ere bere gorputza luzatzeko gaitasuna mantentzen du. Mugimenduan dagoen urak, adibidez euriak edo olatuek ez dute efektu hau sortzen. Fruituaren erabiltzaile bat hiltzen denean gaitasunak Deabruaren Fruitu berri batera pasatzen dira. Deabruaren Fruituaren gaitasun hauek “iratzarri” egin daitezke, hauen boterea eta erabilgarritasuna ikaragarri handituz.

Haki

Hakia ( 覇 気 , lit. "anbizio") One Piece-eko munduan pertsona orok duen ezkutuko gaitasun bat da; baina oso gutxik lortzen dute honetaz jabetzea, eta are gutxiagok menperatzea. Hakia energia espirituala sentitu ta erabiltzeko eta etsaia menderatzeko gaitasuna da. Hiru haki mota daude, bi arruntak eta bat berezia:

Behaketa hakiak (見聞色の覇気 Kenbun-shoku no Haki) beste pertsona baten presentzia (bere «ahotsa») sentitzeko balio du, ezkutaturik daudenak ikusteko aukera emanaz. Gainera, modu mugatu batean den arren, etorkizuna aurrez ezagutzeko gaitasuna ematen du.

Armadura hakiak (武装色の覇気 Busō-shoku no Haki) armadura ikusezin baten indarrez estaltzeko gaitasuna ematen du. Erabiltzaileek bere burua edo beste objektu batzuk estali ditzakete.

Erregearen hakia (覇王色の覇気 Haō-shoku no Haki) haki mota berezi bat da, milioi batetik pertsona bakarrak menderatu dezakeena. Erabiltzaileari beste pertsona batzuen borondatea menperatzeko gaitasuna ematen dio. Borondate gutxiko pertsonak konorterik gabe uzteko gai da haki hau. Erabiltzailearen borondatearen araberakoa da haki honen boterea. Inguruan ere eragin dezake, gertuko guneak kaltetuz.

Pertsona batek haki mota bat baino gehiago eduki ditzake, baina beti menderatuko du haki mota bat besteak baino gehiago.

Ekoizpena

Going Merryren, Lasto Txapelen Piraten lehen itsasontziaren, erreplika.

1996. urtean Oda Nobuhiro Watsuki mangakaren laguntzaile lanetan zebilela One Piece idazten hasi zen. Saila Romance Dawn deituriko bi one-shot modura hasi zen. Biek Luffyren istorioa kontatzen zuten, eta One Piece-eko munduaren elementu ugari agertzen ziren. Lehen istorioa 1996ko abuztuan argitaratu zen Weekly Shōnen Jump  aldizkariaren ale berezi batean, eta beranduago One Piece Reden. Bigarrena Weekly Shōnen Jump  aldizkariaren 41. alean argitaratu zen eta 1998. urtean berrinprimitu zen Wanted! istorio laburren bilduman.

Thousand Sunnyren, Lasto Txapelen Piraten bigarren itsasontziaren, erreplika.

Hasiera batean Odak One Piece-ek bost urte irautea aurre ikusi zuen, istorioaren amaiera kontuan hartuta; baina, istorioarekin asko gozatzen zuela konturatu zenez plangintza hori albo batera utzi zuen. Egun, Odak ere ez daki zehazki noiz bukatuko duen. Hala ere, 2007an eginiko elkarrizketa batean hasieran pentsaturik zeukan amaiera mantenduko duela iragarri zuen.

Deabruaren Fruitu bat marrazterakoan Odak gizakion desira bat beteko lukeen gaitasunetan pentsatzen omen du. Deabruaren Fruituak marrazterako orduan itxuragatik jateko gogoa ematen duten fruituak marrazten dituela esan zuen. 

Irakurle batek Nami nortaz maitemindurik zegoen galdetu zion Odari, eta honek tripulazio kideen artean maitasun harremanik ez zela izango iragarrin zuen. Odak esan zuenez nahita ekiditen ditu maitasun istorioak, bere iritziz irakurleek ez bai dituzte maitasun istorioak gustuko.

Hedabideak

Manga

Eiichirō Odak marraztu eta idazten du One Piece, eta Weekly Shōnen Jump  aldizkarian argitaratzen du 1997ko uztailaren 19tik. 1997ko abenduaren 24tik aurrera Shueisha argitaletxeak tankōbon izeneko liburukietan biltzen ditu kapituluak.

Odak Akira Toriyamarekin egin zuen lan One Piece-en eta Dragoi Bolaren arteko crossover bat egiteko. Cross Epoch izena jaso zuen crossoverra, 2006ko abenduaren 25ean irten zen Weekly Shōnen Jump  aldizkarian. Ostean, Odak Toriko mangaren sortzaile den Mitsutoshi Shimabakurorekin kolaboratu zuen. Talde lan honetatik 2011ko apirilaren 4ean Shōnen Jump aldizkarian argitaratu zen «Benetako janaria! Deabruaren Fruitua!» (実食! 悪魔の実!! Jitsushoku! Akuma no Mi!) crossoverra irten zen.

One Piece Party deituriko spin-off bat hasi zen argitaratzen 2015eko urtarrilean. Hau Ei Andōk idazten zuen eta Saikyō Jump aldizkarian argitaratzen zen. One Piece-en hamargarren filma zela eta Odak #0 tankōbona argitaratu zuen, filma jakitera emateko sarrera kapitulu batzuez gain.

Saga, arku eta kapituluak
Bizirautearen itsasoa: Supernoben saga Amaierako itsasoa: Mundu berriko saga
East Blue-ko saga Arabastako saga Zeruko uhartearen saga Water 7eko saga Thriller Barkeko saga Tontorreko gerraren saga Gyojin Uharteko saga Dressrosako saga Lau Enperadoreen saga Amaierako saga
Romance Dawn arkua

(1-7 kapituluak)

Reverse Mountaineko arkua


(101-105 kapituluak)

Jayako arkua


(218-236 kapituluak)

Long Ring Long Landeko arkua

(303-321 kapituluak)

Thriller Barkeko arkua


(442-489 kapituluak)

Sabaody Artxipielagoko arkua


(490-513 kapituluak)

Sabaodyko itzuleraren arkua


(598-602 kapituluak)

Punk Hazardeko arkua


(654-699 kapituluak)

Zouko arkua


(802-824 kapituluak)

Orange hiriko arkua


(8-21 kapituluak)

Whiskey Peakeko arkua


(106-114 kapituluak)

Skypeako arkua


(237-302 kapituluak)

Water7eko arkua


(322-374 kapituluak)

Amazon Lilyko arkua


(514-523 kapituluak)

Gyojin Uharteko arkua

(603-653 kapituluak)

Dressrosako arkua


(700-801 kapituluak)

Whole Cake Uharteko arkua


(825-902 kapituluak)

Syrup Hiribilduko arkua


(22-41 kapituluak)

Little Gardeneko arkua


(115-129 kapituluak)

Enies Lobbyko arkua


(375-430 kapituluak)

Impel Downeko arkua


(524-548 kapituluak)

Levelyko arkua


(903-908 kapituluak)

Baratieko arkua


(42-68 kapituluak)

Drumeko Uharteko arkua


(130-154 kapituluak)

Water 7eko itzuleraren arkua

(431-441 kapituluak)

Marinefordeko arkua


(549-580 kapituluak)

Wanoko Herriaren arkua


(909-1057 kapituluak)

Arlong Parkeko arkua


(69-95 kapituluak)

Arabastako arkua


(155-217 kapituluak)

3D2Yren arkua


(581-597 kapituluak)

Loguetowneko arkua


(96-100 kapituluak)

Animea

Toei Animation animazio estudioa da manga anime formatura pasatzeaz arduratzen dena. Telesaila 1999ko urriaren 20an estreinatu zen Japonian eta ordutik beste hainbat herrialdetara esportatu da. 2011ko apirilaren 3an One Piece eta Torikoren arteko crossover bat argiaratu zen, eta 2013ko apirilaren 7an One Piece, Dragoi Bola Z eta Torikoren arteko crossoverra.

2004ko ekainaren 8an 4Kids Entertainmentek Ipar Ameriketako One Piece-en banaketa eskubideak eskuratu zituen. 4Kidsek jatorrizko produktuan aldaketa ugari egin zituen zentsura gogorra ezarriz. Eszena eta kapitulu ugari moztu ziren, guztira 39 kapitulu gutxiago igorriz, hau da, Japonian 3 denboralditan 143 kapitulu igorri ziren bitartean Ipar Ameriketan 104 igorri ziren.

Saga, arku eta kapituluak
Bizirautearen itsasoa: Paradisuko saga Amaierako itsasoa: Mundu berriko saga
East Blue-ko saga Arabastako saga Zeruko uhartearen saga Water 7eko saga Thriller Barkeko saga Merinefordeko gerraren saga Gyojin Uharteko saga Aliantza Pirataren saga Lau Enperadoreen saga
Romance Dawn arkua

(1-3 kapituluak)

Reverse Mountaineko arkua


(61-63 kapituluak)

Cabra Uharteko arkua


(136-138 kapituluak)

Davy Back Fighten arkua

(207-219 kapituluak)

Ice Hunterseko arkua


(326-336 kapituluak)

Duval Piraten arkua


(385-389 kapituluak)

Sabaodyko itzuleraren arkua


(517-522 kapituluak)

Zren anbizioaren arkua


(575-578 kapituluak)

Silver Mineren arkua


(747-750 kapituluak)

Buggyren Piraten arkua


(4-8 kapituluak)

Whiskey Peakeko arkua


(64-67 kapituluak)

Ostadar lanbroaren arkua


(139-143 kapituluak)

Ocean's Dreameko arkua


(220-224 kapituluak)

Thriller Barkeko arkua


(337-381 kapituluak)

Sabaody Artxipielagoko arkua


(390-407 kapituluak)

Gyojin Uharteko arkua

(523-574 kapituluak)

Punk Hazardeko arkua


(579-625 kapituluak)

Zouko arkua


(751-779 kapituluak)

Kuro kapitainaren arkua


(9-18 kapituluak)

Coby-Helmeppo arkua


(68-69 kapituluak)

Jayako arkua


(144-152 kapituluak)

Foxyren itzuleraren arkua


(225-226 kapituluak)

Spa Islandeko arkua


(382-384 kapituluak)

Amazon Lilyko arkua


(408-421 kapituluak)

Caesarren bahiketaren arkua


(626-628 kapituluak)

Marinako supernoben arkua


(780-782 kapituluak)

Baratie jatetxeko arkua


(19-30 kapituluak)

Little Gardeneko arkua


(70-77 kapituluak)

Skypeako arkua


(153-195 kapitulua)

Aokiji almirantearen arkua

(227-228 kapituluak)

Impel Downeko arkua


(422-458 kapituluak)

Dressrosako arkua


(629-746 kapituluak)

Whole Cake Uharteko arkua


(783-877 kapituluak)

Arlong Parkeko arkua


(31-44 kapituluak)

Drumeko arkua


(78-91 kapituluak)

G-8 Itsas Gotorlekuaren arkua

(196-206 kapituluak)

Water 7eko arkua


(229-263 kapituluak)

Marinefordeko gerraren arkua


(459-489 kapituluak)

Levelyko arkua


(878-889 kapituluak)

Buggy Pailazoaren itzuleraren arkua


(45-47kapituluak)

Arabastako arkua


(92-130 kapituluak)

Enies Lobbyko arkua


(264-312 kapituluak)

Wanoko herriaren arkua


(890. kapitulutik aurrera)

Loguetowneko arkua


(48-53 kapituluak

Nakamen istorioen arkua


(131-135 kapituluak)

Water 7eko itzuleraren arkua

(313-325 kapituluak)

Aro berriaren/Ace eta Luffyren haurtzaroaren arkua


(490-516 kapituluak)

Mila Urteko Dragoiaren arkua


(54-60 kapituluak)

Sustapen OVAk

  • One Piece: Garaituko zaitut! Ganzack pirata (倒せ!海賊ギャンザック Taose!, kaizoku Ganzakku):  Production I.G.k 1998ko Jump Super Anime Tourrerako produzitu zuen eta Gorō Taniguchik zuzendu zuen. 29 minutu irauten ditu eta Hisashi Kawatak egin zituen pertsonaien diseinuak. Luffy, Nami eta Zoro itsas munstro batengatik erasotuak izan ostean sakabanaturik amaitzen dute. Luffyk Medaka izeneko neskatila bat ezagutzen du. Medakaren herria Ganzak izeneko pirata baten eskueta erori da eta Luffyk bere lagunekin batera herria salbatu beharko du.
  • One Piece: Romance Dawn Story: Toei Animationek produzitu zuen 2008ko Jump Super Anime Tourrerako. 34 minutu irauten ditu. Romance Dawnen lehen bertsioan oinarritzen da, baina bertan Brookerarte tripulazio guztia agertzen da. Tripulazioarentzat janari bila zebilela Luffyk kostako herri batean bukatzen du. Bertan Silk izeneko neskatila bat ezagutzen du. Herritarrek herria erasotu zuen pirata batekin nahasi zuten. Justu momentu horretan Gally, herria erasotu zuen pirata, itzuli zen herrira. Luffy, bere lagunen laguntzarekin Gallyren aurka borrokatu beharko da herria salbatu eta janaria eskuratu ahal izateko.
  • One Piece: Strong World Episode 0: #0 tankōbona (0 kapitulua) deituriko manga bereziaren animazioa da. Rogerren heriotzaren aurretik eta ostean gauzak nola ziren erakusten da bertan. One Piece: Strong World filmaren sarrera kapitulua izateko pentsaturik dago.

Filmak

One Piece: Filma

Istorioak dioenez behin Woonan izeneko pirata bat izan zen. Honek mundu osoko urrearen herena inguru batzea lortu zuen. Hala ere, urte gutxiren buruan Woonan desagertu egin zen. Luffy ta bere lagunak Woonanen altxorra eskuratzen ahaleginduko dira. Horretarako Eldrago Deabruaren Fruituaren erabiltzailearen aurka brrokatu beharko dira.

2000ko martxoaren 4ean estreinatu zen Japonian. Film honetan Luffy, Zoro, Usopp eta Nami agertzen dira. Sanji oraindik ez zen tripulazioko kide, beraz esan daiteke filma 18. kapituluaren ondoren kokatuko litzatekeela.

Nejimaki-shima no bōken (Abentura erloju uhartean)

Luffyri itsasontzia lapurtu diote. Lapurrak Bear Kingen piratak izan zirela ohartu ostean pirata hauek Nami bahitzen dute. Tripulazioa Clockword Islandera joaten da Nami erreskatatu eta itsasontzia berreskuratzera.

2001eko martxoaren 3an estreinatu zen Japonian. Filmean Luffy, Zoro, Nami, Usopp eta Sanji agertzen dira. 52. kapituluaren ondoren kokatuko litzateke.

Chinjū-jima no Choppā-ōkoku (Munstro arraroen uhartea: Chopperren erreinua)

Tripulazioa Crown Island uhartera heltzen da. Bertan animaliek hitz egiten dute, eta hauek Chopper errege izendatzen dute. Uhartean animalien adarretaz jabetu nahi duten ehiztariak ere aurkitu daitezke. Luffy eta bere lagunak animaliak babesteaz arduratu beharko dira.

2002ko martxoaren 2an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji eta Chopper agertzen dira bertan. Filma Arabastako sagaren erdian kokatzen da, 102. kapituluaren ondoren.

Deddo Endo no bōken (Abentura Dead Enden)

Luffy eta bere lagunak Anabaru badiara heltzen dira. Bertako kasinoak pirata txapelketa bat antolatu du eta irabazleak diru asko irabazi dezake. Namik bere kideak konbentzitzen ditu parte hartzeko. Guzti honen atzean Gasparde izeneko marine ohi bat dago.

2003ko martxoaren 1ean estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper eta Robin agertzen dira bertan. Filma 130. kapituluaren ondoren kokatuko litzateke.

Norowareta seiken (Ezpata sakratuaren madarikazioa)

Luffy eta bere lagunak zazpi izarretako ezpata ezagunaren bila dabiltza. Honek, gelditu ezean, mundua iluntasunez beteko duen boterea dauka. Gainera, Zoro bere lagunen aurka borrokatuko da Sagaren, bere haurtzaroko lagunaren, erruz.

2004ko martxoaren 6an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper eta Robin agertzen dira bertan. 143. kapituluaren ondoren kokatuko litzateke.

Omatsuri danshaku to himitsu no shima (Omatsuri baroia eta uharte sekretua)

Atsedenaldi bat hartzeko ordua heldu zaie Luffy eta lagunei. Omatsuri baroiarena den aisialdi uharte batera joaten dira guztiak. Heldu bezain pronto erronka batzuk betetzen hasi behar dira erlaxatu daitezkeen lekura heltzeko. Robin, Chopper eta Luffy uharteak ezkutatzen duen sekretua argitzen saiatuko dira.

2005eko martxoaren 5ean estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper eta Robin agertzen dira bertan. 224. kapituluaren ondoren kokatuko litzateke.

Karakuri-jō no meka kyohei (Mekanismo gazteluko soldadu mekaniko erraldoia)

Ekaitz baten erdian Luffy eta bere lagunek hondoratzear dagoen itsasontzi bat abordatu dute, bertan altxor kutxa erraldoi bat bai zegoen. Harri eta zur gelditzen dira barruan urrezko hortzak dituen atso bat dagoela ikustean. Bere uhartera eramatearen truke Golden Crown altxor mitikoa eskaintzen dizkie, baina uhartera heltzean ez dute adosturikoa jasotzen. Luffyk eta besteek ez dute amore ematen eta altxorra bilatzetari ekiten diote.

2006ko martxoaren 4an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper eta Robin agertzen dira bertan. Film hau Water Seven sagaren aurretik kokatzen da, hau da, 229. kapituluan zehazki.

Epīsodo obu Arabasuta: sabaku no ōjo to kaizoku-tachi (Arabastako pasartea: Basamortuko printzesa eta piratak)

Arabastako sagako ezena batzuen bilduma bat da, nahiz eta aldaketa batzuk dituen. 2007ko martxoaren 3an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper agertzen dira bertan. Nico Robin ere ikus daiteke filmean, baina Lazto Txapelen Piraten etsai modura.

Episōdo Obu Choppā Purasu: Fuyu ni Saku, Kiseki no Sakura (Chopperren Saga: Neguan loraturiko gereziondoaren miraria)

Hainbat aldaketa dituen Drumeko sagaren remake bat da. Wapolen anaia den Musshuru batzen da borrokara. Hau Onddo-onddo Fruituaren (ノコノコの実 Noko Noko no Mi) jabea da. Robin eta Franky agertzen dira Viviren ordez eta Thousand Sunnya agertzen da. Ez da One Piecen historian kokatzen; What if? bat da,eta Chopper Ennies Lobby sagaren ostean ezagutu izan balute gertatuko litzatekeena kontatzen da bertan. 2008ko martxoaren 1ean estreinatu zen Japonian.

One Piece film: Strong World (One Piece filma: Mundu Indartsua )

Shiki “Urre koloreko leoia”, Impel Down kartzelatik ihes egin duen pertsona bakarra da. Meruviyu uhartean ezkutatzen da eta 20 urte beranduago bere plana abian jartzeko asmoa du Indigo doktorearen batera, East Bluetik hasita. Luffy eta bere lagunekin borrokaldi bat izan ostean, Shikik, Nami bahitzen du. Lasto Txapelen Piratak bere kidearen bila joango dira.

2009ko abenduaren 9an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper, Robin, Franky eta Brook agertzen dira bertan. Gidoia  Eiichirō Odak idatzi zuen bere osotasunean. Filma 381. kapituluaren ondoren kokatuko litzateke.

One Piece 3D: Mugiwara Chase (Wān Piisu 3D Mugiwara Cheisu)

Luffyk eta bere tripulazioak Lastozko Txapela aurkitu behar dute, Luffyk hau galdu ondoren.One Pieceren film laburrena da 30 minutuko iraupenarekin. 3D CGI estiloan egindako One Piece-en lehen filma da.

2011ko martxoaren 19an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper, Robin, Franky eta Brook agertzen dira bertan. Thriller Bark eta Sabaody sagen artean kokatuko litzateke filma.

One Piece Film: Z (One Piece Filma: Z)

Z-k ,“Neo Marineak” izeneko talde baten buruak, Marineekin izaniko borroka baten ostean Lasto Txapelen Piraten ontzian amaitzen du. Hauek sendatu egiten duten arren, piratak direla jakitean Z-k erasotu egiten ditu. Luffy eta bere lagunak Z bilatzeari ekiten diote eta honen planak hasiera batean uste zutena baino arriskutsuagoak direla ohartzen dira.

2012ko abenduaren 15ean estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper, Robin, Franky eta Brook agertzen dira bertan. Eiichirō Odak ekoizle exekutibo lanak egin zituen, filmaren ekoizpena gainbegiratuz. Aipagarria da soinu-bandan Avril Lavigne abeslari kanadiarraren parte hartzea ematen dela. 573. kapituluaren ondoren kokatuko litzateke.

One Piece Film: Gold (One Piece Filma: Urrea)

Filma Gild Tesorok gobernaturiko 10 kilometroko itsasontzi bati buruzkoa da, Munduko Gobernuak nazio independente bezala hartzen duena. Bertan entretenimendura bideraturiko hiri handiena dago. Tesoro urre-urre fruituaren (ゴルゴルの実 Goru Goru no Mi) erabiltzailea da, urrearekin lotutako trebetasunak eskuratuz. Lasto Txapelen Piratek ontzi horretara joateko gonbidapena jasotzen dute, baina azkenean gauzak okertu egingo dira.

2016ko uztailaren 23an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper, Robin, Franky eta Brook agertzen dira bertan. Eiichirō Odak ekoizle exekutibo lanak egin zituen, filmaren ekoizpena gainbegiratuz. 750. kapituluaren ondoren kokatuko litzateke.

One Piece: Stampede (One Piece: Estanpida)

Lasto Txapelen Piratak Delta Uhartera heldu dira, bertan Expo Pirta egingo bai da. Hau piratek piratentzako antolaturiko jardunaldia da. Edizio honetako erakargarritasun nagusia Gold Rogerrena izan zen altxor bat bilatzea da. Bilaketa honetako parte hartzaileek ez dakitena, horrenbeste pirata gune berean batzearen arrazoia uste dutena baino ilunagoa dala da

2019ko abuztuaren 9an estreinatu zen Japonian. Luffy, Zoro, Nami, Usopp, Sanji, Chopper, Robin, Franky eta Brook agertzen dira bertan. Eiichirō Odak filmaren sormen alorra gainbegiratu zuen.

One Piece Film: Red (One Piece Filma: Gorria)

One Piece-eko 15. filma 2022ko abuztuan estreinatuko da. Oraindik ez da ezagutzen filmaren trama, baina Shanks piratak eta honen alabak garrantzia izango dutela iragarri da.

Wano Herriaren Arkuaren ondoren kokatuko litzateke. Jinbe tripulazioko kide duen lehen filma izango da.

Antzerki-filmak

Japonian One Piece-en hamalau antzerki-film animatu atera dira. Film hauek martxoan atera ohi dira. Trama berriak kontatzeaz gain, saga zaharren berridazketak kontatzen dira, baina kalitate hobean.

Bideo-jokoak

One Piece-en istorioan oinarrituriko 40 jokutik gora argitaratu dira. Namco Bandai enpresaren filial ezberdinek kaleratu izan dituzte. Lehen jokua 2000ko uztailaren 19an WonderSwan kontsola eramangarrirako atera zen Mezase Kaizoku-Ō! (One Piece: Bilakatu Piraten Errege!) jokua izan zen. One Piece-eko pertsonaiak Shonen Jump aldizkariko hainbat pertsonaia batzen dituen bideo-joko ezberdinetan agertu dira.

Musika

Telesailean estreinatu ziren abestietan oinarritutako soinu-bandak kaleratu dira. Kohei Tanakak eta Shiro Hamaguchik konposatu zuten One Piece-en jatorrizko soinu-banda. Hainbat abesti tematiko eta pertsonaien abesti kaleratu dira, 51 single guztira. Telesailean agerturiko kantuez osaturiko zortzi bilketa bilduma eta hamazazpi CD kaleratu dira.

Eleberri arinak

Filmetan eta telesaileko hainbat kapitulutan oinarrituriko eleberri arin argitaratu dira. Lehen eleberria, "One Piece: Garaitu Ganzak pirata!", 1999ko ekainaren 3an argitaratu zen.

Artbook eta gidaliburuak

One Piece-en oinarrituriko bost artbook eta bost gidaliburu atera dira.

Egoera Euskal Herrian

Manga

Euskaraz mangak izan duen garapen urria dela eta, erakunde ofizialetatik ez da mangaren itzulpenik egon; bai ordea, jarraitzaileen aldetik. Euskomanga One Piece manga itzultzen ari da, eta gaur egun 25 kapitulu inguru ditu itzulita.

Animea

Gaur egun, EITB-k bere bikoizketa bertan behera utzi zuenetik 156 kapituluan, animearen egoera ez da oso ona Euskal Herrian. Euskal Encondings eta Euskomanga elkarlanean ari dira falta diren kapituluak azpititulatzeko, baina lankide gutxiegi dira proiektua aurrera ateratzeko. Orainarte, 100 kapitulu azpititulatu dituzte gutxi gorabehera.

Harrera

Manga

One Piece historiako manga salduena da, guztira 450 milioi ale salduta. Modu horretan ospe handiko beste manga batzuk gainditu ditu, besteak beste,  Naruto, Bleach eta Dragoi Bola. 2010eko liburuki salduenen lehen bost postuak eskuratu zituen, bakoitzak bi milioi ale baino gehiago salduz. 60. liburukiak  3400000 ale saldu zituen lehen argitaraldian, modu horretan errekora eginaz. 2010eko azarorako One Piecek 200 milioi ale baino gehiago zituen salduak, Japonian marka hori hausten zuen lehen manga bilakatuz, eta 152 milioi ale saldu zituen Dragoi Bola gaindituz. 2018an One Piece urteko manga salduena bilakatu zen hamaikagarren urtez jarraian, baina 2019an Kimetsu No Yaiba mangak kendu zion urteko manga salduenaren postua.

Animea

Anime egokitzapenak ere harrera ona izan du. Animearen lehen atalak 12.4ko audientzia ehunekoa lortu zuen, Pokemonen atzetik eta Ojamajo Doremiren aurretik. 2017tik aurrera, One Piece Japonian audientzia gehien duten 10 animeen artean kokatzen da astero. One Piece-en animea Japoniako DVD salduenen artean kokatu izan da sarri. Animeak Euskal Herrian ere harrera ona izan zuen. 156 kapitulu itzuli ziren euskarara, eta EITBren kate ezberdinetan eman izan da.

Ahotsak eta bikoizketa

Telesaila Irusoin estudioak bikoiztu zuen. Hemen aktore eta bikoizleen zerrenda:

Pertsonaia Jatorrizko ahotsa Bikoizlea
Monkey D. Luffy Mayumi Tanaka Xabier Alkiza
Roronoa Zoro Kazuya Nakai Josu Mitxelena
Nami Wakana Yamazaki, Akemi Okamura Aintzane Gamiz
Ussop Kappei Yamaguchi Peio Artetxe
Sanji Hiroaki Hirata Iñigo Puignau
Tony Chopper Ikue Ōtani, Kazue Ikura Itziar Urretabizkaia
Nico Robin Yuriko Yamaguchi, Yuko Kobayashi Itziar Gomez
Franky Kazuki Yao -Bikoiztu gabe-
Brook Chō -Bikoiztu gabe-
Jinbei Katsuhisa Hōki -Bikoiztu gabe-

Soinu-Banda

Opening

# Kapituluak Tartea Kantua Egilea
1 1-47 47 kapitulu "We Are!" Hiroshi Kitadani
2 48-115 68 kapitulu "Believe" Folder5
3 116 - 168 53 kapitulu "Hikari E" The Babystars
4 169 - 206 38 kapitulu "Bon Voyage!" Bon-Bon Blanco
5 207 - 263 57 kapitulu "Kokoro no Chizu" BOYSTYLE
6 264 - 278 15 kapitulu "Brand New World" D-51
7 279 - 283 5 kapitulu "We Are! (7 nin no Mugiwara Kaizoku-dan version)" 7 nin no Mugiwara Kaizoku-dan version
8 284 - 325 42 kapitulu "Crazy Rainbow" Tackey & Tsubasa
9 326 - 372 47 kapitulu "Jungle P" 5050
10 373 - 394 22 kapitulu "We Are! (Animation One Piece 10th. anniversary version)" TVXQ
11 395 - 425 31 kapitulu "Share the world" TVXQ
12 426 - 458 33 kapitulu "Kaze wo sagashite" Mari Yaguchi Lasto Txapelen Piratekin
13 459 - 492 34 kapitulu "One Day" The Rootless
14 493 - 516 24 kapitulu "Fight Together" Namie Amuro
15 517 - 590 74 kapitulu "We Go!" Hiroshi Kitadani
16 591 - 628 38 kapitulu "HANDS UP" Kota Shinzato
17 629 - 686 58 kapitulu "Wake Up!" AAA "Attack All Around"
18 687 - 746 60 kapitulu "Hard Knock Days" Generations from Exile Tribe
19 747 - 806 60 kapitulu "We Can!" Hiroshi Kitadani & Kishidan
20 807 - 855 49 kapitulu "Hope" Namie Amuro
21 856 - 891 36 kapitulu "Super Powers" V6
22 892 - 934 43 kapitulu "Over the Top" Hiroshi Kitadani
23 935 - 999 / 1001 - 1004 70 kapitulu "Dreamin'on" Da-ice
24 1005 - ? - "Paint"

Ending

# Kapituluak Tartea Kantua Egilea
1 1 - 30 30 kapitulu "Memories" Maki Otsuki
2 31 - 63 33 kapitulu "RUN! RUN! RUN!" Maki Otsuki
3 64 - 73 10 kapitulu "Watashi ga Iru Yo" Tomato Cube
4 74 - 81 8 kapitulu "Souchi no suke" Suitei-Shoujo
5 82 - 94 13 kapitulu "BEFORE DAWN" Ai-Sachi
6 95 - 106 12 kapitulu "Fish" The Kaleidoscope
7 107 - 118 12 kapitulu "GLORY -Kimi ga Iru Kara-" Uehara Takako
8 119 - 132 14 kapitulu "Shining ray" Janne da arc
9 133 - 156 24 kapitulu "Free Will" Ruppina
10 157 - 168 12 kapitulu "FAITH" Ruppina
11 169 - 181 13 kapitulu "A to Z" ZZ
12 182 - 195 14 kapitulu "Tsuki to Taiyou" Shela
13 196 - 206 11 kapitulu "Dreamship" Aiko Ikuta
14 207 - 230 24 kapitulu "Mirai Koukai" Tackey & Tsubasa
15 231 - 245 15 kapitulu "Eternal Pose" Asia Engineer
16 246 - 255 10 kapitulu "Dear Friends" TriPlane
17 256 - 263 8 kapitulu "Asu wa Kuru Kara" TVXQ
18 264 - 278 15 kapitulu "Adventure World" Delicatessen

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «One Piece supera los 450 millones de copias vendidas, y ya va tras Harry Potter» Areajugones | Tu espacio de videojuegos, cine, series y anime (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  2. (Gaztelaniaz) alvamarquina. (2008-03-30). «Los 50 mejores manga según los propios Japoneses» Artes9 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  3. (Ingelesez) «TV Asahi Top 100 Anime» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  4. (Ingelesez) «Most copies published for the same comic book series by a single author» Guinness World Records (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  5. Oda, Eiichirō, 1975-; 尾田栄一郎, 1975-. (1998). Wonteddo = Wanted! : Oda Eiichirō tanpenshū. Shūeisha ISBN 4-08-872631-6. PMC 152688183. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  6. «1990年連載漫画» web.archive.org 2008-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  7. (Ingelesez) «New One Piece Manga Spinoff Is One Piece Party SD Comedy» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  8. (Ingelesez) «Toriko, One Piece Get Crossover TV Anime Special» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  9. (Ingelesez) «Toriko, One Piece, Dragon Ball Z Get Crossover Anime Special» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  10. (Ingelesez) «4Kids Announces One Piece» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  11. «4Kids Entertainment (Creator)» TV Tropes (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  12. (Ingelesez) «4Kids Announces Fox Box Schedule» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  13. (Gaztelaniaz) «One Piece Film Red: cuándo se estrena y qué sabemos de la nueva película» MeriStation 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  14. (Gaztelaniaz) «One Piece Film Red muestra un nuevo tráiler en el que revela el mayor secreto de Shanks» areajugones.sport.es 2022-04-13 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  15. «Funi Adds Seikishi, Yamato: R, One Piece: Strong World, Fairy Tail Film, Akira (Updated) - News - Anime News Network» web.archive.org 2016-11-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  16. «5 Of The Best One Piece Games To Play - TGN Central» web.archive.org 2017-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  17. «From TV Animation: One Piece - GameSpot» web.archive.org 2016-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  18. Taichisan. (2012-07-27). «EUSKAL BIKOIZKETA: EUSKAL BIKOIZKETA (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  19. (Ingelesez) «One Piece» Behind The Voice Actors (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).
  20. «One Piece» Euskal Encodings (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak