Trondheim

Trondheim
Trondheim
urban area in Norway (en) Itzuli
Hiriaren ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Norvegia
KonderriaSør-Trøndelag
EskualdeaTrøndelag
AlkateaRita Ottervik
Izen ofizialaTrondheim
Nidaros
Jatorrizko izenaTrondheim
Posta kodea7004
Geografia
Koordenatuak63°26′N 10°24′E / 63.44°N 10.4°E / 63.44; 10.4
Map
Azalera342,30 km²
Demografia
Biztanleria212.660 (2023ko urtarrilaren 1a)
17.800 (2022)
Dentsitatea3.699,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera997
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakDonetsk, Split, Darmstadt, Dunfermline, Graz, Kópavogur, Östersund udalerria, Klaksvík, Odense Municipality (en) Itzuli, Petah Tikva, Ramallah, Tampere, Tiraspol, Vallejo, Odense eta Norrköping udalerria
http://www.trondheim.kommune.no/

Trondheim (antzina, Nidaros) Norvegiako erdialdeko hiria da. 2006an 160.950 biztanle zituen; beraz, biztanleriari dagokionez, Norvegiako hirugarren hiria da, Oslo eta Bergenen atzetik. Hala ere, erregistratu gabeko 20.000 ikasle inguru bizi dira bertan. Sør-Trøndelag probintziako hiriburua da, Trondheim fiordoaren ertzean. Arrantza, merkataritza eta bidaiari portua, nazioarteko aireportua eta industria (ontziolak, janari industria, zurgintza, papergintza, larrugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) ekonomia jarduera nagusiak dira.

Aipagarriak dira katedral gotikoa eta XVII. mendeko Kristiansten-en gotorlekua.

Historia

997an Olav I.ak Nidaros hiria sortu zuen eta Norvegiako hiriburu izan zen, XIV. mendea arte. 1152an artzapezpikutegi bihurtu zen eta Erreforma garaia arte, norvegiar hiri nagusia izan zen. Erreformaz geroztik, Trondheim izena hartu zuen. 1658an, Roskildeko hitzarmenaren ondorioz, Suediaren mende geratu zen, eta 1660an, Kopenhageko itunaz, Danimarkaren administraziopean. Karlos VII.a Suediakoak berreskuratu zuen (1718) eta 1930-1931 urteetan Nidaros izena hartu zuen berriro. Alemaniarrek 1940an konkistatu zuten eta beren itsas armadaren base bihurtu zuten.

Ondarea

Auzoak

  • Midtbyen (44.967 biztanle)
  • Østbyen (42.707 biztanle)
  • Lerkendal (46.603 biztanle)
  • Heimdal (30.744) biztanle)

Klima

Azken urteetan, aldaketa klimatikoa dela eta, Tronheimgo tenperatura bi gradutan berotu da bataz beste, hona hemen egungo klimaren datuak:

    Datu klimatikoak (Trondheim (2009))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.9 -0.6 4.6 11.0 14.7 16.7 20.0 19.8 14.4 7.0 6.1 0.6 9.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.5 -5.4 -0.8 3.6 6.2 8.5 11.8 11.9 8.4 1.3 0.2 -5.0 3.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 92 93 52 17 52 65 134 54 204 78 22 53 824
Iturria: Meteorologisk institutt

Herri eta hiri senidetuak

Trondheimek honako hiri senidetuak ditu:

Erreferentziak

Kanpo estekak