Antzerki lanetan gaur egungo gizartearen zentzugabetasuna salatzeagatik nabarmendu zen. Harenak dira Zahradní slavnost (1963, "Festa jardinean"), Ztízená moznost soustredení (1968, "Kontzentratzeko zailtasunak"), Audientzia (1975) eta Longo Desolato (1985) antzerki lanak. Pragako Udaberrian parte hartu zuen, eta hori zela eta mehatxuak eta debekuak izan zituen. 1977an77en gutuna izeneko gobernu komunistaren kontrako salaketa mugimenduan parte hartu zuen eta kartzelan sartu zuten. Urte askoz giltzapeturik egon ondoren, Txekoslovakiako lehendakari izan zen 1989-1992 bitartean, eta Txekiakoa1993tik2003ra. Bere agintaldian Varsoviako Ituneko kide ohiek NATOn sartzeko aukera izan zezaten defendatu zuen. 1994an, Askatasunaren aldeko Domina jaso zuen, demokraziaren eta etnien arteko bakearen alde egindako lanarengatik. 1997an, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printze Saria jaso zuen.