Almirante (armada)

Artikulu hau itsas gudarosteko buruzagi gorenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Almirante (argipena)».
Frantziako amiralen zeinua.

Almirante (Heg.), halaber amiral (Ipar.), gradua, mailaketa militar bat da, herrialdearen arabera maila desberdina duena. Adiera ohikoenean, maila gorena da itsas armadetan.

Etimologia

Hitzak jatorria du arabierazko amīr al-baḥr karguan, itsasoetako gudalburu, tartean latinaren etimologia herrikoia ere nahastu delarik, admiral era emateko (frantsesezkoa), latinezko admirabilis ("miresgarri") edo admiratus ("mirestua") tarteko. Euskarazko aldaerak, almirante Hego Euskal Herrian eta amiral Ipar Euskal Herrian, inguruko erdaren maileguak dira.

Erreferentziak

  1. «Almirante». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)
  2. «almirante - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  3. «admiral | Search Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).

Ikus, gainera

Kanpo-estekak