Antiope

Antiope
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaAsopus (en) Itzuli eta Nycteus (en) Itzuli
AmaPolyxo (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Epopeus (en) Itzuli eta Phocus (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakAnfion eta Zethos (en) Itzuli
Anai-arrebakNycteïs (en) Itzuli

Antiope (antzinako grezieraz: Ἀντιόπη) greziar mitologian, Nikteo de Tebasko erregearen eta Polixoren alaba izan zen. Hain zen ederra ezen Zeus berak maitemindu zen. Honek satiro itxura hartu eta haurdundu zuen. Baina, aitak ez zuen Antiope jainkoen erregearen alabaren maitalea zela sinetsi eta arneguren akusaziopean ihes egin behar izan zuen.

Kondaira

Jaiotza

Batzuen arabera (Homero, Pausanias eta Apolonio Rodaskoa) Antiope Asoporen alaba zen, Beoziako errekaren jainkoa. Beste batzuen arabera (geroagoko iturriak) Nikteo Tebaskoaren eta Polixoren alaba zen. Hesiodoren arabera Hirian jaio zen, Euripedesen arabera, Hisiasen eta beste batzuen arabera, bi izenak hiri berdinari egiten diote erreferentzia.

Zeto eta Anfionen ama

Bere edertasuna hain zen handia, Zeus jainkoak haurdun utzi zuela. Haurdun geratzean, ihes egin beharra izan zuen bere aitaren hasarreagantik, ez baitzuen sinesten bere alabaren maitalea jainkoen erregea zenik.

Epopeorekin ezkontzen bukatu zuen, honek aitagandik ihes egiten lagundu baitzion. Bertsio batzuek, bi seme (Maraton eta Enope) izan zituztela diote.

Gerran Nikteo erregea hil egin zen, baina bere anaia Likori agindu zion bere alaba zigortzea. Honek Antiope atxilotzea lortu zuen eta Beoziara zeramala Zeto eta Anfion haurrak mundura ekarri zituen.

Antiope hainbat urtetan zehar torturatua izan zen Dirzeren, Likoren emaztea, eskuetan. Honek bere edertasunagatik jeloskor baitzegoen. Atiopek ihes egitea lortu zuen eta Ziteron mendira joan zen, bere semeak han bizi baitziren. Bi semeek Liko tronutik bota zuten eta Dirze hil egin zuten.

Fokorekin ezkondu zen eta biak hilobi berdinean lurperatuak izan ziren.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.