Batzar Islamikoko Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | منظمة التعاون الإسلامي, Organisation of Islamic Cooperation eta Organisation de Coopération Islamique |
Izen laburra | OCI eta OIC |
Mota | nazioarteko erakundea, gobernu arteko erakundea eta Islamic organization (en) |
Herrialdea | Saudi Arabia |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Hissein Brahim Sem Taha (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1969ko irailaren 25a |
webgune ofiziala |
Batzar Islamikoko Erakundea edo Konferentzia Islamikoa (arabieraz منظمة المؤتمر الإسلامي, ingelesez Organisation of the Islamic Conference, frantsesez Organisation de la Conférence Islamique) nazioarteko erakunde bat da, Nazio Batuen Erakundean ordezkaritza iraunkorra duena. 57 kide estatu ditu, batez ere Ekialde Hurbila, Afrika, Asia Erdialdea, Kaukasoa, Balkanak, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asiakoak. Estatu hauek indarrak eta baliabideak batzea aukeratu zuten, esfortzuak bateratu eta ahots batez adierazi estatu horietako biztanleen eta mundu osoko musulmanen ongizatea eta garapena bultzatzeko. Erakundearen hizkuntza ofizialak arabiera, ingelesa eta frantsesa dira.
1971n sortu zen, musulmanen arteko lankidetza ekonomikoa, politikoa eta soziala sustatzeko, eta Leku Santuak babesteko, palestinar herriari bere lurralde historikoa berreskuratzeko borrokan laguntzeko, kolonialismoaren aurka borrokatzeko, eta islamiar erlijioko herrien arteko batasun eta elkartasuna bultzatzeko. Idazkaritza Nagusia Saudi Arabiako Jeddahn dago. Helburu nagusi hauek dituzte:
Bestalde, Palestinarako bake prozesua aurrera eramateko bitartekotza lan garrantzitsua egin du, eta baita beste herrialde batzuetako (Afganistan, Sudan…) liskarretan ere. Organo nagusia Estatuburuen Konferentzia da. Hiru urtetik behin biltzen da, eta bertan hartutako erabakiak betearaztea Atzerri Ministroen Konferentziaren esku dago. Horiek urtean behin biltzen dira, eta Estatuburuen Konferentzian jorratuko dituzten gaiak prestatzen dituzte. Administrazio lanak Idazkaritza Nagusiaren ardura dira; berak koordinatzen ditu zenbait erakunde espezializaturekiko harremanak, Garapeneko Islamiar Bankuarekikoak edo Garapeneko Islamiar Zentroarekikoak adibidez.
Hauek dira 57 kideak:
Begiraleak: