Beisbol Liga Handiak edo Beisbol Liga Nagusiak (Major League Baseball edo MLBingelesez) munduko maila handieneko beisbol profesionaleko ligak dira. Izen honek nagusiki AEBetako (eta Kanadako talde bat) bi ligarik garrantzitsuenak diren Amerikar Liga eta Liga Nazionalaren1903tik existitu den amankomuneko antolakuntza egitura baten bidez operatzen duen entitateari erreferentzia egiten dio. Liga Amerikarra eta Liga Nazionalaren artean dagoen ezberdintasuna lehenean izendatutako bateatzailearen araua erabiltzen dela da. Liga Nazionaleko jokoetan jaurtitzailea bederatzigarren bateatzailea izaten da. Munduko Saileko jokoetan ezberdintasun honen erabilera partida jokatzen den tokiaren araberakoa da. Adibidez, partida Yankee Stadiumean jokatzen bada, Liga Amerikarreko arauak erabiliko dira, aipaturiko estadioan jokatzen duen taldea liga horretakoa bait da. Beisbol Liga Handietako Izarren Jokoan beti erabiliko da izendatutako bateatzailea, baina berau erabakitzeko modua izango da ezberdina. 2000tik bi ligak legez bananduak izan dira eta orduan MLBko komisionatuaren bulegoaren zuzendaritzatik funtzionatzen duten bi entitate ezberdin dira.
Orotara 30 talde daude bi ligen artean: 16 Liga Nazionalean eta 14 Liga Amerikarrean. Horietako bakoitza hiru dibisiotan banatua dago, kokapen geografikoaren arabera batuak eta "Ekialde", "Erdialde" eta "Mendebalde" bezala izendatuak.
Denboraldi batek, ohi, apiriletik irailerarte irauten du. Talde bakoitzak denboraldi erregularreko 162 partida jokatzen ditu. Iraupen hau 1961ean ezarri zen. 1898tik1960 arte 154 partida jokatzen ziren. Jokoak liga bereko taldeen artean jokatzen ziren. 1997an Liga Handien zuzendaritzak ligarteko jokoak ezarri zituen.
Izarren Jokoa
Uztaileko lehen egunek denboraldiaren erdia adierazten dute, eta orduan hiru eguneko etenaldi bat egiten da Beisbol Liga Handietako Izarren Jokoa jokatzeko. Partida hau talde bakarrean elkartutako Liga Nazionaleko jokalariek era berean elkartutako Liga Amerikarreko jokalarien aurka jokatzen da. Partida hau irabazten duen Ligak egoitza abantaila izango du Munduko Sailean.
Denboraldiostea
Denboraldi erregularra amaitu ondoren, liga bakoitzeko hiru dibisioetako txapeldunak eta hiru bigarrenetatik errekor hoberena duen bigarrena (wild card edo komodina deitua) denboraldiosteko jokoetarako sailkatzen dira.
Egile askorentzat Liga Handietan parte hartu zuen lehen latinoa Esteban Abellan kubarra izan zen, gaur egun jada desagertua dagoen National Associationen jokatu zuena 1871 eta 1873 bitartean. Bigarrena Luis Castro kolonbiarra izan zen, 1902anPhiladelphia Athletics taldearekin jokatu zuena. Ordutik, latinoamerikar kopurua igotzen joan da. Azken hamarkadetan gorakada esanguratsua egon da latinoamerikar herrialdeetako liga garrantzitsuetako beisbol jokalarien inportazioan, bereziki Dominikar Errepublika, Puerto Rico, Kolonbia eta Venezuela bezalako herrialdeetatik. 2000n, Liga Handietako 1200 jokalarietatik 169 (%14a) Latinoamerikakoak ziren.
Honetarako zenbait arrazoi daude. Jackie Robinson1947anLos Angeles Dodgersen onartu zutela nabarmendu behar da, Liga Handietan jokatu zuen lehen afroamerikarra izan zelarik. Erabaki honek jokalari latindar beltzek Liga Handietan beisbolean jokatzea ahalbidetu zuen, bi erakundeetan XX. mendearen hasieratik jokalari latindarrak egon diren arren. 1960ko hamarkadaren hasieratik zenbait talde hazkuntza egon dira (hamaseitik hogeitamarrera, Liga Handiek 2007rako zuten kopurua zena), talentubilatzaileek eta jabeek euren taldeak osatu ahal izateko aukera gehiago bilatu behar izatea suposatu zuena. Jokalari latinoamerikarrak Estatu Batuetakoak baino merkeagoak ziren eta talentua eta joko barietatea ekarri zuten.
Ordutik Liga Handietan jokatu duten jokalari latinoamerikar bikainak ugari izan dira.
Jokalari latinoamerikarren debut data herrialdez sailkatuak honakoa da:
Banner, Stuart. The Baseball Trust: A History of Baseball's Antitrust Exemption. New York: Oxford University Press, 2013.
Bouton, Jim. Ball Four: My Life and Hard Times Throwing the Knuckleball in the Major Leagues. World Publishing Company, 1970.
Buchanan, Lamont, The World Series and Highlights of Baseball, E. P. Dutton & Company, 1951.
Cohen, Richard M., Neft, David, Johnson, Roland T., Deutsch, Jordan A., The World Series, 1976, Dial Press.
Deutsch, Jordan A., Cohen, Richard M., Neft, David, Johnson, Roland T., The Scrapbook History of Baseball, Bobbs-Merrill Company, 1975.
King, Corretta. Jackie Robinson. New York: Chelsea House Publishers, 1987.
James, Bill. The Historical Baseball Abstract. New York: Villard, 1985 (with many subsequent editions).
Lanigan, Ernest, Baseball Cyclopedia, 1922, originally published by Baseball Magazine.
Lansch, Jerry, Glory Fades Away: The Nineteenth Century World Series Rediscovered, Taylor Publishing, 1991. ISBN 0-87833-726-1.
Murphy, Cait. Crazy '08: How a Cast of Cranks, Rogues, Boneheads, and Magnates Created the Greatest Year in Baseball History. New York: Smithsonian Books, 2007. ISBN 978-0-06-088937-1.
Okkonen, Marc. Baseball Uniforms of the 20th Century: The Official Major League Baseball Guide, 1991.
Ritter, Lawrence. The Glory of their Times. New York: MacMillan, 1966. Revised edition, New York: William Morrow, 1984.
Ross, Brian. "Band of Brothers". Minor League News, April 6, 2005. Available at Minor League News.
Seymour, Harold. Baseball: The Early Years. 2v. New York: Oxford University Press, 1960. ISBN 0-19-500100-1.
Turkin, Hy, and Thompson, S. C., The Official Encyclopedia of Baseball, 1951, A.S. Barnes and Company
Tygiel, Jules. Past Time: Baseball as History. New York: Oxford University Press, 2000. ISBN 0-19-514604-2.
The New York Times, The Complete Book of Baseball: A Scrapbook History, 1980, Bobbs Merrill.