Bidaldi liburua, genero literario bezala ulertuta, bidaiari batek bere esperientzien narrazioa egiten duenean da. Sarritan ere, egileak edo bidaiaren kideek egindako mapak, marrazkiak, grabatuak, argazkiak biltzen ditu liburuak. Genero hau aspalditik ezagutzen da baina XIX. mendetik garapen handia ezagutu du.
Bidaia narratzaileak, normalean, helburu didaktiko bat du. Oro har, egile gisa duen kultura bereko ikusleei zuzenduta dago, eta honek irakurleak eta bere arteko lotura sendoa sortzen laguntzen du. Generoaren egia eta erabilgarritasunaren printzipioa betetzeko, hainbat metodo erabil daitezke:
Irakurleak irakurritakoa automatikoki zalantzan jartzen du. Horregatik, bidaldi istorioak errealitatera hurbiltzea eta ahalik eta objektibotasunena izaten saiatzen dira.
Bidaia berez literaturarekin oso lotuta dagoen aktibitatea izan da betidanik. Antzinaroan epopeiarekin lotzen zen eta hor dugu, esaterako Homeroren Odisea edo Virgilioren Eneida. Greziarren artean periegesis bezala ezagutzen ziren bidaldi liburuak eta genero horretan Pausanias geografoa aipatu behar dugu gailurra bezala.
Erdi Aroan ere baditugu bidaldi liburu desberdinak, esaterako Codex Calixtinus, Donejakue bidearen informazioak ematen dituena, edo Marko Poloaren bidaiak jasotzen dituen liburua.
XIX. mendean bidaldi liburuak kostunbrismoarekin eta antropologiarekin lotzen dira. Idazleek leku exotikoetara joaten ziren, irakurleei hango bizimodua eta ohiturak azaltzeko. Literatura mota honek arrakasta handia lortu zuen. XX. mendean, bestetik, generoak arrakasta berria ezagutu zuen, oso ikuspuntu eta egitura desberdinetatik, ez bakarrik leku exotikoak ezagutzeko, baita ere esperientziak, bidaia gidak bezala, bidaia iniziatikoak, e.a. ezagutzeko.
Asko dira aipatu daitezkeen obrak:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidaldi liburu |