Bowling

Bolatokia.

Amerikar bolo jokoa, bola-jokoa edo bowlinga bola joko mota bat da, bola astun bat jaurtiz zurezko pieza multzo bat (boloak deituak) botatzea helburua duena. Pistak 19,20 metroko luzera eta 1,06 metroko zabalera du, eta gutxienez 4,60 metroko hurbiltze-eremua. Lehen, amerikar astigar-zurezko listoiekin egiten zuten, 27,17 milimetroko 39 listoiko zabalerarekin. Gaur egun pista sintetikoak erabiltzen dituzte, jokalarien jaurtiketetan erreferentzia gisa balio duten listoien lerroak simulatuz. Bola esferikoa da eta hiru zulo ditu, indar gutxirekin hartu ahal izateko moduan. Bola horren pisua 9 eta 16 libera bitartekoa izaten da (4,08 eta 7,25 kilogramo artean, gutxi gorabehera), eta 218,3 milimetroko diametroa du.

Bola jaurtitzeko mugimenduak

Prestaketa.
Lehen pausua.
Bigarren pausua.
Hirugarren pausua.
Laugarren pausua.

Kanpo estekak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.