Drammen | |||
---|---|---|---|
municipality of Norway (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Norvegia | ||
Probintzia | Buskerud | ||
Alkatea | Kjell Arne Hermansen (en) | ||
Posta kodea | 3001–3061 eta 3075 | ||
Herriburua | Drammen | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 59°42′N 10°12′E / 59.7°N 10.2°E | ||
Azalera | 137 km² | ||
Mugakideak | Lier, Svelvik, Sande, Hof, Nedre Eiker, Holmestrand, Modum, Øvre Eiker eta Asker Municipality (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 103.291 (2023ko urtarrilaren 1a) 1.018 (2022) | ||
Dentsitatea | 325,14 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 31.679 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1811ko ekainaren 19a | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Lappeenranta, Örebro udalerria, Stykkishólmur, Kolding Municipality (en) , Kolding eta Pärnu | ||
http://www.drammen.kommune.no/ |
Drammen Norvegiako hiri bat da, Buskerud konderrian, Drammen barrutian. Biztanleriari dagokionez, herrialdeko bederatzigarrena da.
Hiriaren izen Drafn zen norvegiera zaharrean: toponimo horrek Drammensfjord ibaiaren izenean dirau.
Drammen Norvegiako hiririk handienetarikoa da; Oslo hiriburutik 47 km-ra dago. Hiriaren erdigunea ibar batean dago, Drammenselva eta Drammensfjord ibaiek bat egiten duten lekuan, Drammenselva ibaiaren ertz bietan.
Drammenen portua daukate; batez ere automobilak eta fruta ekartzen dute kanpotik, Norvegia guztian gehien.
Åskollen eta Skogerveien leizeek 6.000-7.000 urte inguru dituzte. Han azaldu dira inguruko gizakiaren lehen arrasto eta aztarnak.
Jatorrian, Drammenen bi itsas portu zeuden: Bragernes portua Drammenselva ibaiaren iparraldera, eta Strømsø eta Tangen hegoaldera. Merkataritzaren ondorioz arrantzako portuak herri txiki bihurtu ziren, merkataritza-hirien menpe. Herriak oso hurbil egon arren, bakoitza hiri bati esleitu zieten: Bragernes Christiania hiriari (gaurko Oslo), eta Strømsø Tønsberg hiriari.
1622. urtean Strømsø eta Bragernes bat egiteko asmoa izan zuten, Frederiksstrøm izeneko merkataritza-hiri gisakoa eginez, baina Frederiko III.a Danimarkakoak ez zuen horrelakorik onartu. Azkenean, 1811. urteko ekainaren 19n batu ziren.