Eero Saarinen (Kirkkonummi, 1910eko abuztuaren 20a - Ann Arbor, Michigan, 1961eko irailaren 1a) finlandiar arkitektoa eta diseinatzailea izan zen.
Yale Unibertsitatean egin zituen arkitekturako ikasketak. Aitarekin batera lan egin zuen hasieran. Teknologiaren bilakaeraz arduraturik egitura-mota berriak proposatu zituen, forma eta espazio askeagoak erabiltzeko bidea eman zutenak.
Haren obren artean aipagarriak dira General Motors industriarako eginiko eraikin multzoa (1955, Detroit), Rochesterreko IBM fabrikak eta Yorktowneko IBMko ikerketarako gunea. Altzari askoren diseinuak ere egin zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eero Saarinen |