Estratu bat sedimentuak bereizten diren geruzetako bakoitza da geologian, eta estratigrafiak ikertzen ditu. Arroka sedimentario eta eurengandik datozen arroka metamorfikoetan arroka geruzak dute estratu izena hartzen dute. Beste fenomeno geologiko askok ere geruzak sor ditzakete, baina horiek ez dira estratuak (adibidez, metamorfismoan zehar sortzen diren geruzak, konpresio indarren ondorioz). Estratuek garrantzi handia dute mapa geologikoak egiteko, hala nola ustiatu nahi den baliabide baten kokapena aurreikusteko.
Estratuak normalean geruza horizontal gisa sortzen dira, estratifikazio geruzek mugatuak, eta hedadura zabala izan ohi dute. Indar ezbedinak direla eta (adibidez, orogenia), estratuak toles eta oker daitezke, hasierako horizontaltasuna galduz. Beheko geruza gazteagoa da goikoa baino. Deskribatzeko oina eta gaina terminoak erabiltzen dira alderik zaharrena eta berriena izendatzeko. Oinak eta gainak bi arrazoirengatik sor litezke: sedimentuen metaketa episodikoa delako (hau da, sedimentuen metaketan eten bat) edo, metaketa jarrai baten kasuan, estilo aldaketagatik (sedimentu ezberdinen erorketaren ondorioz).
Bi gainazalen arteko distantziari lodiera deitzen zaio, eta lodiera mota ezberdinen arabera geruzen sailkapen bat egiten da:
Lodiera | Izendapena | Azpi-izendapenak |
---|---|---|
izugarrizkoa | masiboa | |
100 cm baino gehiago | oso lodia | |
100-30 cm | lodia | |
30-10 cm | ertaina | |
10-3 cm | mehea | |
3-1 cm | oso mehea | |
1-0 cm | xafla | 10-3 mm: xafla lodia |
0-3 mm: xafla mehea |
Bi geruza mota ezberdintzen ditugu itxurari so eginez: geruza tabularrak (taula itxurakoak) eta geruza lehiarkarak (lente itxurakoak).
Bi geruza tabular daude.
Sei mota ezberdin daude. Bi gainazalak aipatu behar direnean, izendapena kronologikoki egiten da: hau da, lehenik gainazal zaharrena izendatzen da (oina) eta gero gazteena (gaina).