FK Partizan

FK Partizan Beograd
Ezizena(k)Crno-Beli ("beltz-zuriak")
Parni valjak ("lokomotora")
Sorrera1945
Futbol zelaiaPartizan Estadioa
edukiera: 32.710 lagun
inaugurazioa: 1951 (2011ean berriztua)
PresidenteaSerbia Milorad Vučelić
EntrenatzaileaSerbia Igor Duljaj
LigaSerbiako SuperLiga
2022-234.a
Webguneawww.partizan.rs/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Partizan edo Belgradeko Partizan (serbieraz Фудбалски клуб Партизан Београд, Fudbalski klub Partizan Beograd) Serbiako futbol talde bat da Belgrad hirikoa. Partizan Kirol Elkartea kirol taldearen futboleko atala da. Jugoslaviaren garaian talde ezaguna izan bazen ere Serbiaren garaian erabateko nagusitasuna izan du bere herrialdeko txapelketatan.

Historia

Jugoslaviako aroa

1945eko urriaren 4ean sortu zen Jugoslovensko sportsko društvo Partizan kirol taldearen futbol atal gisa. Izena Jugoslaviako Partisanoen omenez ezarri zen. Partizanoak Jugoslavia askatu zuten gudari komunistak izan ziren. Berehala iritsi ziren lehenengo garaipenak, 1947ko Liga eta Kopa eta 1949ko Liga.

50. hamarkadan apal ibili ondoren (nahiz eta 3 Kopa eskuratu izan) harrobiarekin lan egiteko erabakia hartu zuten eta 60. hamarkada arrakastatsua etorri zen, 4 Ligaz gain 1966an Europako Kopako finalera iritsi baitziren. Real Madril taldeak garaitu zuen 2-1eko emaitzaz.

Hamarkada batek pasa behar izan zuen berriz ere Jugoslaviako taldeen arteko goren mailara igo eta Liga berriak eskuratzeko. Ordukoa du nazio arteko lehen kopa ere, 1978ko Mitropa Kopa.

Serbiako aroa

1992an Jugoslavia desegin zenan taldeak izen "komunista" aldatu eta Fudbalski klub (Futbol taldea) ezarri zuen Partizan izenaren aurretik. 2006 arte Serbia eta Montenegrok elkarrekin jarraitu zuten eta txapelketak Jugoslaviako Liga izenaz jarraitu arren jadanik Serbiarrek monopolizatuta zeukaten. FK Partizan herrialdeko talde nagusia bihurtu da Ligari dagokionez jadanik 15 txapelketa eskuratu baititu, azken zortzi urtetan zazpi. Kopari dagokionez berriz Izar Gorriak gehiago lortu ditu Partizanek baino.

2014-15 denboraldian Liga irabazi zuen eta kopako finala jokatu zuen, baina gol bakarraz galdu zuen. 2015-16an ordea alderantziz, ligan bigarren eta kopan txapeldun. 2016-17an txapelketa biak irabazi zituen.

Uniformea

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Palmaresa

Jugoslavian: 17

Serbian: 25

  • Serbiako Liga (16): 1993, 1994, 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2015, 2017.
  • Serbiako Kopa (11): 1992, 1994, 1998, 2001, 2008, 2009, 2011, 2016, 2017, 2018, 2019.

Nazio artean: 2

Europako Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1966

Mitropa Kopa

  • Txapelduna (1): 1978.

Uhrencup

  • Txapelduna (1): 1989.

Euskal taldeen aurkako partidak

Honako hauek dira Partizanek euskal taldeen aurka jokaturiko partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1990-91 UEFA Kopa Final hamaseirenak Real Sociedad
Partizan
1-0
1-0 (pen:5-4)
Partizan
Real Sociedad
2015-16 UEFA Europa League Liga fasea Partizan
Athletic
0-2
5-1
Athletic
Partizan

Kanpo estekak