Felix Baumgartner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salzburgo, 1969ko apirilaren 20a (55 urte) |
Herrialdea | Austria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauskaria, militarra, automobil-pilotua, boxeolaria eta stunt performer (en) |
Jasotako sariak | |
felixbaumgartner.com | |
Felix Baumgartner (1969ko apirilaren 20a, Salzburgo) austriar paraxutista eta BASE jauskari bat da. Bere ibilbide osoan burututako jauzi arriskutsuengatik ezaguna da. Baumgartnerrek soldaduskan parakaidismoan jardun zuen eta leku arriskutsuen gain jauzi egiten espezializatu zen.
2012ko urriaren 14an 39.000 metroko garaieratik erorketa librean jauzi egin eta hiru errekor berri gauzatu zituen: garaiera handieneko erorketa libreko jauzia (39.068 metroko garaieratik jauzi egin eta duela 52 urtetako 31.333 metroko garaieratik eginiriko jauziaren errekorra hautsiz), soinuaren abiaduran burututako lehenbiziko erorketa jauzia inongo laguntza mekanikorik erabili gabe burutzea (1173 km/orduko abiadura lortuz) eta lur zorutik urrunen burututako globo hegaldia (40.000 kilometroko garaiera gaindituz).