GLONASS

Glonass programako satelitea

GLONASS (siglak errusieraz: ГЛОНАСС; ГЛОбальная НАвигационная Спутниковая Система; Global'naya Navigatsionnaya Sputnikovaya Sistema) sateliteen bidezko nabigazio sistema globala da. Errusian Sobiet Batasunaren garaian garatu zen, eta GPS estatubatuarraren eta etorkizuneko proiektu Galileo europarraren baliokidea da.

Sistemaren egitura

24 satelitez osatuta dago. Hiru plano orbitaletan kokaturik, bakoitzean 8 satelitek, 25510 erradioarekin, 64.8 graduko inklinazioarekin, orbita zehatza jarraitzen dute. Glonass-en konstelazio orbitak lurraren inguruan biratzen du, 19.100 km-ko altitudean eta orbitari bira bat emateko 11 ordu eta 15 minutu behar dituelarik gutxi gora-behera.

Jabegoa eta garapena

Sistema Errusiar Federazioko Defentsa Ministerioaren Menpe dago, eta sateliteak, bertako espazio-jardueretan ohikoa den moduan Kazakhstango Tyuratam basetik jaurti dituzte.

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.