Giorgione | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castelfranco Veneto, 1470(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1510 (egutegi gregorianoa) (30/40 urte) |
Heriotza modua | : izurri bubonikoa |
Irakaslea(k) | Giovanni Bellini |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Venezia eta Castelfranco Veneto |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Goi Pizkundea pizkundea Veneziako eskola |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa erretratua paisaia margolaritza arte sakroa biluzia margolaritza erlijiosoa genero-margolana |
Giorgione (Castelfranco Veneto, 1477 aldean - Venezia, 1510), jaiotza-izenez Giorgio Barbarelli da Castelfranco, Goi Pizkundeko italiar margolaria izan zen.
Vasarik idatzitako Pintore, eskultore eta arkitekto bikainenen bizitzak liburuan agertzen den arren, oso datu zehatz gutxi ezagutzen dira Giorgioneri eta bere obrari buruz: Giovanni Bellinirekin ikasi zuela Venezian, eta haren hamabi bat pintura gordetzen direla. Hala ere, bere eragina oso handia izan zen, Tizianorengan, batez ere. Oso gazterik hil zen, izurri bubonikoak jota, ziur aski. Giorgione izan zen itzaletan kolore nahastua erabili zuen lehen margolaria. Margolanik ezagunenak Pala di Castelfranco (1502 aldean, Duomo, Castelfranco Veneto), Ekaitza (Tempesta, 1505-1508, Gallerie dell'Accademia, Venezia), Hiru filosofoak (Tre filosofi, 1506-1508, Kunsthistorisches Museum, Viena), Lauraren erretratua (1506, Kunsthistorisches Museum, Viena) eta Fondaco dei Tedeschiko (Venezia) fresko zati bat dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giorgione |