Girlfriend

Girlfriend
Girlfriend
Avril Lavigne(r)en abestia The Best Damn Thing albumetik
Argitalpena2007ko martxoak 5
FormatuaCDa
Musika motaPopa, Punka, Nerabe popa
HizkuntzaIngelesa
Iraupena3:36
DiskoetxeaRCA Records
IdazleaAvril Lavigne, Lukasz Gottwald
EkoizleaDr. Luke
The Best Damn Thingeko abesti zerrenda
"Girlfriend" When You're Gone
(2007)

Girlfriend Avril Lavigne abeslari kanadatarraren pop punk abesti ezagunenetakoa da, The Best Damn Thing albumeko lehen abestia dena.

Orain arte, abeslariaren single salduena eta ezagunena da.

Bideoklipa

Girlfriend abestiaren bideoan, Avril Lavignek neska bati oztopoak jartzen dizkio, haren bikoteaz maiteminduta baitago. Aipatzekoa da Avril Lavignek berak interpretatzen dituela bai neska erasotzailearen, bai neska erasotuaren paperak bideoan. Hala eta guztiz ere, janzkerak bi pertsonaiak estereotipatu egiten ditu, erasotzaileak neska arrakastatsu eta errebeldea irudikatzen baitu, erasotuak neska zintzo eta inozentea irudikatzen duelarik. Honek kontrobertsia eta kritika ugari sortu zituen, bideoklipa bullyinga eta gazteen arteko biolentziaren apologiatzat hartu baitzuten zenbait kritikarik.

Bestalde, aipatzekoa da 2008ko irailaren 8an, bideo hau munduko bideorik ikusiena bilakatu zela YouTuben, 128.000.000 erreprodukzio baina gehiagorekin.

Kanpo estekak