Haringey | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Joseph Ejiofor (en) | |
Posta kodea | N | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°36′00″N 0°06′43″W / 51.6°N 0.1119°W | |
Azalera | 29.5983 km² | |
Mugakideak | Barnet, Camden, Enfield eta Islington | |
Demografia | ||
Biztanleria | 270.624 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 9.143,23 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Livry-Gargan, Koblentza eta Larnaca Municipality (en) | |
haringey.gov.uk |
Haringey (ingelesez: London Borough of Haringey) Londresko udalerrietako (borough) bat da, iparraldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 272.900 zituen 29,59 kilometro koadroko azaleran.
Highgate eta Muswell Hill muinoak ditu, 130 metrotako garaiera dutenak, eta hortik Lea ibaira lautada bat zabaltzen da. Hiriko Gerriko Berdearen parte dira Haringueyko parkeak.
Muswell Hill aldean Burdin eta Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira. Trinobantes leinuko zeltiarrak egon ziren hurrengo eta ondoren erromatarrak iritsi ziren. Hauek Ermine Street errepidea eraiki zuten, gaur egun Tottenham High Road dena. Ondoren V eta VI mendeetan saxoiek okupatu zuten lurraldea.
Nekazal eremua izan zen XVIII mendean Londres inguruan etxalde handiak eraikitzen hasi ziren arte. XIX mendearen erdialdera urbanizazio azkarra izan zuen. Udalerria 1965 urtean eratu zen.
Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
|
|