Harry Potter | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | J. K. Rowling |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Harry Potter |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Ilustratzailea | Mary GrandPré (en) , Jim Kay (en) , Kazu Kibuishi (en) , Jonny Duddle (en) eta Andrew Davidson (en) |
Argitaletxea | Bloomsbury Publishing (en) , Scholastic Corporation (en) , Salamandra (en) , Azbuka (en) , Rosman (en) , A-ba-ba-ha-la-ma-ha (en) , Raincoast Books (en) , Egmont Bulgaria (en) , Zangak (en) eta Qanun (en) |
Honen izena darama | Harry Potter |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasia, young adult fiction (en) , developmental novel (en) eta children's fiction (en) |
Hizkuntza | Ingeles britainiarra eta ingelesa |
Deskribapena | |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Harry Potterren unibertsoa |
Argumentu nagusia | adiskidetasuna, Adorea, nerabezaroa, self-discovery (en) , heriotza eta magic in Harry Potter (en) |
wizardingworld.com | |
Harry Potter fantasiazko eleberrien sail bat da, J. K. Rowling idazle britainiarrak idatzia. Zazpi eleberri dira guztira. Harry Potter mutikoaren eta haren adiskide Ron Weasley eta Hermione Grangerren zazpi urteko istorioa azaltzen du, Hogwarts magia eta azti eskolan. Hariaren korapiloa Harry Potterren eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, Voldemortek Harryren gurasoak hil baitzituen, mundu magikoa bereganatu nahian.
Lehenengo liburuaren argitalpenetik, Harry Potter eta Sorgin Harria, 1997ko ekainaren 26an, liburuek sekulako ospea, kritika positiboak eta arrakasta komertzialak lortu dituzte mundu osoan. Publiko heldua nahiz irakurle gazteak erakarri dituzte eta, askotan, gazte helduen literaturaren giltzarritzat jotzen dira. 2018ko otsaila arte 500 milioi liburu-ale baino gehiago saldu ziren mundu osoan, historiako liburu salduenen serie onena bihurtuz, eta laurogei hizkuntzatara itzuliak izan dira. Azken lau liburuek elkarren segidan errekorra lortu zuten historiako liburu salduenen arloan, azkenengo argitalpenak ia 2.7 milioi kopien salmentarekin Erresuma Batuan eta 8.3 milioi kopiarekin Estatu Batuetan, argitalpenaren ondorengo lehen 24 orduetan.
Euskaraz liburu guztiak argitaratu dira, Elkar eta Salamandra argitaletxeek batera plazaratuak. Itzulpenak Iñaki Mendiguren ezkiotarrak egin ditu.
Historia mundu magikoaren ospakizunarekin hasten da. Urte askoan, aztiak izututa bizi izan ziren Lord Voldemort azti gaiztoarekin. Urriaren 31ko gauean, Lily eta James Potter hil zituen. Hala ere, urtebeteko semea, Harry, hiltzen saiatzen denean, kedavra izeneko madarikazio hiltzailea bere aurka itzultzen da. Voldemorten gorputza suntsitua da, baina bizirik dirau: mamu bat baino sotilagoa bihurtzen da, bere hitzetan, ez hilik ez bizirik ez dagoena. Harryri, berriz, Voldemorten madarikazioaren hondar fisiko bakarra den bekokian izpi forma duen orbain bakarra geratzen zaio. Orbainaz gain, Harryk garun-lotura bitxi bat du Voldemortekin, Harryk Voldemorten emozioak senti ditzan eta parsel hitz egin dezake, sugeen hizkuntza. Harry da madarikazio hiltzailetik bizirik atera den bakarra, eta Voldemorten porrot misteriotsuaren ondorioz, mundu magikoa "bizirik iraun zuen haurra" deitzen hasi zaio.
Azaroaren 2an, Rubeus Hagrid erdi-erraldoiak Harry utziko du geratzen zaizkion ahaide bakarrekin, Dursleytarrak. Hauek dira osaba Vernon, izeba Petunia eta lehengusu gaiztoa. Ezkutatu egiten diote aztia dela, eta esaten diote gurasoak auto istripu batean hil direla. Harry gogor zigortzen dute edozein jokabide arraroren ondoren. Hala ere, hamaikagarren urtebetetzearen bezperan, Harryk mundu magikoarekin izan zuen lehen harremana, Hogwarts Magia eta Sorginkeria Ikastetxetik gutunak jaso zituenean. Gutunak hontzek ematen zizkioten, baina osabak ezin izan zituen irakurri. Bere urtebetetzean, Hagrid agertzen da eta Harryri mundu magiko bat existitzen dela esaten dio, eta, bera aztia denez, Hogwarts Magia eta Sorginkeria eskolara joateko gonbidatua izan da.
Harry Potterren mundua jendartean ezagutarazten eragin handia izan dute filmek. Lehenengo filma 2001. urtean heldu zen Euskal Herrira. Harry Potter eta Sorgin Harria zinemaren historiako film arrakastatsuenetako bat izan zen.
Film bakoitzean zuzendaria aldatu da, eta bakoitzak bere estilo pertsonala eman dio. Azken filma bi zatitan banandu zen, zazpigarren liburuan azaltzen den istorioa luzeegia zelakoan film bakar batean emateko.
Harry Potteren film saila | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorgin Harria | Sekretuen Ganbera | Azkabango presoa | Suaren Kopa | Fenixaren Ordena | Odol Nahasiko Printzea | Herioaren erlikiak - 1. zatia | Herioaren erlikiak - 2. zatia |