Herbert von Karajan (Salzburgo, Austria, 1908ko apirilaren 5a - Anif, Salzburgo inguruan, Austria, 1989ko uztailaren 16a) austriar orkestra-zuzendaria izan zen.
Salzburgoko Mozarteum-ean eta Vienako Unibertsitatean eta Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1937tik aurrera Berlingo Orkestra Filarmonikoaren eta Berlingo Operako kontzertu-emanaldien zuzendari gisa jardun zuen.
1954an Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izendatu zuten, W. Furtwängler-en ondoren. 1956-1964 urte-bitartean Vienako Operako zuzendari izan zen, eta orobat Bayreuth eta Salzburgoko jaialdietakoa ere. 1967an Bazko Jaialdia sortu zuen Salzburgon, Richard Wagnerren musika-lanen inguruan.
Musikarako oroimen handia zuen, eta lan egiterakoan zuen doitasunak eta antolatzaile-gaitasun bereziak, XX. mendeko orkestra-zuzendari ospetsuenetako bat bihurtu zuten. Opera-antzezpenak antolatzen ere jardun zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbert von Karajan |