Hernani | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Hernaniko herrigunea Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Donostialdea (eta honen barruan Buruntzaldea azpieskualdekoa) | ||||||||||
Izen ofiziala | Hernani | ||||||||||
Alkatea | Xabier Lertxundi Asteasuinzarra (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 20120 | ||||||||||
INE kodea | 20040 | ||||||||||
Herritarra | hernaniar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°15′58″N 1°58′30″W / 43.2662°N 1.9749°W | ||||||||||
Azalera | 57,32 km² | ||||||||||
Garaiera | 44 m | ||||||||||
Distantzia | 9 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 20.527 (2023) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 358,11 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013) | % 3,24 | ||||||||||
Zahartze tasa | % 20,77 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa | ‰ 40,81 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa | % 79,08 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka | % 2,49 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua | % 11,29 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 54,3 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera | % 29.7 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera | % 43.91 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | XIII. mendea (?) | ||||||||||
Webgunea | http://www.hernani.eus/ |
Hernani Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa. Haren barruan dagoen Buruntzaldeko jendetsuena da, 20.013 biztanle baitzituen
2016. urtean. Sagardoaren inguruko jarduerak herriko ekonomia jarduera nagusietakoak dira.
Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostiatik bederatzi kilometro hegoaldera kokatua. 39,81 kilometro koadro ditu. Urumea ibaia herriko ardatz hidrografikoa da. Iparretik hegora zeharkatzen du eta horretara isurtzen dituzte urak inguruko beste errekastoek. Hernaniko hirigunea Santa Barbara mendiaren magalean dago (Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua da), eta handik begiratuta, Urumea ibarraren alderdi handi bat ikus daiteke. Menditsua eta malkartsua da, sakonune sublitoral batean kokatua. Inguruko mendietan (Akola, Igorin, Urdaburu, Oindi eta abar) historiaurreko arrasto megalitiko ugari dago: Akolako lepoko trikuharriak, Igoringo lepokoak, Oindi-Mandoegiko jentilbaratzak, Mulisko gainekoak, Etzelakoak eta beste hainbat.
Mugakide ditu Donostia, Astigarraga, Arano (Nafarroa Garaia), Lasarte-Oria, Urnieta, Elduain eta Errenteria.
Lasarte-Oria eta Donostia | Donostia eta Astigarraga | Donostia eta Errenteria | ||
Urnieta | Errenteria, Donostia, Arano eta Goizueta | |||
| ||||
Urnieta eta Elduain | Elduain | Elduain eta Goizueta |
Goi Erdi Aroan zehar, gero Gipuzkoa izenaz ezagutzen den lurraldea bailaraz osatuta zegoen. Urumea eta Oria ibaien artean kokatua, Hernani bailara horietariko bat zen eta egungo Donostia, Urnieta, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Orio bere baitan hartzen zituen.
Hernaniko bailararen lehenengo aipamena bi dokumentutan ageri da:
Hiribildu titulua, nahiz eta agiri bidez ezin frogatu, XIII. mendearen erdi aldean eman zitzaiola pentsatzen da, Alfontso X.a Jakituna erregeak hiriak sortzeko ezarri zuen politikaren barruan.
Hernaniri buruz udalaren artxiboan jasota dagoen aipamen historikorik zaharrena XV. mendekoa da. Ordurako hiribildu titulua jasoa zuen, eta Donostiako eta Hernaniko kontzejuek Urumea ibarreko mendien erabilpen, gozamendu eta aprobetxamendurako 1379. urtean izenpetutako adiskidetasun-agiri batean agertzen da.
Ezagutzen diren lehen udal ordenantzak 1542koak dira, 1512an desagertu zirenen kopia. Azken urte horretan nafar-frantses armada herrian sartu eta suntsitu egin zuten berriz ere. Lehenagotik ere gertatu ziren horrelako suntsiketak, Erdi Aroan esaterako, ahaide nagusien edo bandoen arteko gerrateetan, eta geroago ere bai, XVII eta XVIII. mendeetan, XIX. mendeko Karlistadetan eta 1936ko Espainiako Gerra Zibilean, azken horretan herria Hernaniko fusilamendu latzen lekuko izan zen.
Hernaniko hirigune historikoa Urumea ibaiaren gaineko muino txiki batean dago. Forma obalatuko gune hori harresiz inguratuta zegoen eta sarbide bat baino gehiago zituen (gaur egun bakarra gelditzen da, Felipe Sagarna "Zapa" kalean). Hasiera hartan luzetarako bi kale zituen (gaur egungo Kale Nagusia eta Andrekale lehen Kardaberaz edo Urumea kalea zena) eta bi kale horiek beste batek gurutzatzen zituen (gaur egun Nafar kalea eta Felipe Sagarna "Zapa kalea"). Luzetarako bi kaleen tartean patio luzexka zegoen, bi kaleetako eraikinen tartean.
Hirigune zaharra honako gunea baino ez zen: Ezkiaga pasealekua, Atzieta kalea, Plaza Berria eta Gudarien plaza. Gune horietan eta gaur egungo Agustinatarren Komentuko sarbidean aurkitu dira aztarnarik zaharrenak. Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea geroago luzatu ziren, baina XVI. mendeko planoak forma obalatua du, bi kaleak luzatuta dauden seinale.
1614. urtean Urnietak eta 1986. urtean ordura arte auzo zen Lasartek Hernanitik banandu egin ziren Urnieta eta Lasarte-Oria udalerriak egiteko.
Lehen sektoreak Donostiako beharrak asetzen ditu (barazkiak, esnea eta haragia). Industria (metalurgia, papergintza, industria kimikoa, elikagai-industria) da udalerriko ekonomi jarduera nagusia. Sagardotegi ugari dago; zerbitzu eta garriobide-gunea ere bada.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea, BEGaren % 0,3; bigarren sektorea, % 52,6; hirugarren sektorea, % 40,4; eraikuntza, % 6,7.
Hernaniko euskara gipuzkeraren aldaera da: zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren parte den Beterriko euskara da. Koldo Zuazoren arabera, Beterri izan da euskalkiaren bihotza, hots, Iruñea eta Gipuzkoako itsasbazterra lotzen duen ardatz zatia. Aspaldiko ardatza da, eta haren aldamenetan sortu eta indartu ziren zenbait hirigune. Ardatz horren indarra inguruetara zabaldu zen, eta zabaldutako gaien artean hizkera ere dago.
Soziolinguistikoki, EUSTATen datuen arabera, 2021ean euskaldunak %70 ziren. Datu horiekin, Hernanik lehen aldiz bete zituen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko baldintzak, eta udal osoko bilkuran erabaki zuen Hernaniko Udalak UEMAko kide izatea, 2022ko azaroaren 29an. Horrela, UEMAren batzar nagusiak eskaera onartuta, 2022ko abenduaz geroztik UEMAko kide da Hernani.
1960ko hamarkadatik aurrera, Hernaniko biztanleria izugarri hazi zen. Horren eragilea Espainiatik iritsitako etorkin kopuru handia izan zen. Etorkin horietatik gehienak Gaztela, Leon, Andaluzia eta Extremadura lurraldeetatik iritsi ziren, bai udalerri honek bai Gipuzkoa osoan gertatzen ari zen industrializazio prozesu indartsuak erakarrita.
1986an, ordura arte Hernaniko auzo zen Lasarte banandu egin zen. Horren ondorioz, Hernanik 10.000 bat biztanle galdu zituen.
XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran biztanleriak igotzen jarraitu zuen, nahiz eta motelago izan.
2019an, 20.013 biztanle zituen. Horietatik % 20,09k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 9,93 ziren.
Hernaniko biztanleria |
---|
Datu-iturria: https://www.ine.es/jaxiT3/Datos.htm?t=2873 |
2003ko hauteskundeen ondoren, EA eta EAJ alderdiek osatutako koalizio batek gobernatu zuen, alkatea José Antonio Rekondo Sanz (Eusko Alkartasuna) zelarik. Hauteskundeetan, legez kanporatutako Bildu Hernani plataforma izan zen boto gehien lortu zituen taldea.
2007ko hauteskundeetan, EAE-ANVko Marian Beitialarrangoitia hautatu zuten alkate.
2011ko hauteskundeez geroztik, Bilduko Luis Intxauspe alkatea izan zen, baita 2015eko hauteskundeetan ere (EH Bildu).
2019ko udal hauteskundeetan, hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk, 4.631 boto; EAJk 2.643 boto; Podemos-IU-Equok, 1.250 boto; PSE-EEk, 1.236 boto; PPk, 193 boto. Xabier Lertxundi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.
Hernaniko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 9 / 17 |
11 / 21 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 17 |
6 / 21 |
|||
Orain Hernani -> Ahal Dugu | 2 / 17 |
2 / 21 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 17 |
2 / 21 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Hauek izan dira Hernaniko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
Juan Jose Uria Zubiarrain | 1979 | 1983 | Herri Batasuna | |
Ricardo Mendiola Egaña | 1983 | 1987 | Herri Batasuna | |
Agustin Ezponda Irizar | 1987 | 1991 | Herri Batasuna | |
Jose Antonio Rekondo | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Antonio Rekondo | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
Mertxe Etxeberria | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Jose Antonio Rekondo | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Marian Beitialarrangoitia | 2007 | 2009 a | Eusko Abertzale Ekintza | |
Marian Beitialarrangoitia | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Luis Intxauspe | 2011 | 2015 | Bildu | |
Luis Intxauspe | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak geltokia herrian dauka. Honako ibilbidea egiten du:
Lurraldebus eta Areizaga konpainiaren hainbat linea Hernanitik igarotzen dira:
Hernanitik ere RENFEko trenbidea igarotzen da eta bi geltoki daude:
Herriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean, Azeri-dantza nabari da (inauterietan ere egiten da). Urtean zehar, beste hainbat ospakizun eta ekitaldi kultural ere egiten dira.
Bi urtean behin, Hernaniko Gazte Olinpiadak ospatzen dira.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |