Hondartza futbola futbol modalitate bat da, non harea leuneko gainazal batean jokatzen den, bost jokalariko bi talderen artean. Haien helburua, kontrako taldeak baino gol gehiago sartzea da.
Harea leuneko jokalekuaren irregulartasunak futbol arruntean erabiltzen den joko-estiloaren eraldaketa nabarmena dakar, inprobisazio-maila handiagoarekin. Futbol zelai arrunt bat baino askoz txikiagoa den eremu trinkoak aukera ematen die jokalariei zelaiko edozein lekutatik gola sartzeko, eta, ondorioz, joko bakar batean hirurogei gol saiakera egiten dituzte, batez beste. Hiru edo lau minutuko iraupena izaten du gol batek , guztira hamaika gol inguru lortzen dira batez beste partida batean.
Hondartzako futbola Brasilen hasi zen, zehazki Rio de Janeiroko Leme hondartzan eta nazioarteko kirol finkoa izatera ailegatu da. Éric Cantona frantziarra, Michel eta Julio Salinas espainiarrak eta Romário, Júnior eta Zico brasildarrak bezalako nazioarteko jokalari ospetsuen parte-hartzeak telebistaren estaldura mundu osoko 170 herrialde baino gehiagotara zabaltzen lagundu du, hondartzako futbola munduko kirol profesional bizkorrenetako bat bihurtuz eta nazioarteko ikuskizun komertzial bihurtzea eraginez.
Hondartzako futbola mundu osoan jolastu da urte askoan eta formatu desberdinetan. 1992an, jokoaren araudiaren oinarriak sortu ziren BSWWko bazkideek Los Angelesen antolatutako ekitaldi pilotu batean. Hurrengo udan, hondartza profesionaleko lehen futbol txapelketa antolatu zen Miami Beachen, Estatu Batuak, Brasil, Argentina eta Italia bezalako taldeen parte-hartzearekin.
Hondartzako futbol-lurrak hareazko gainazal laua izango du, eta xingola urdinez mugatuta egongo da. Neurriak 35 × 26 metrokoak izango dira, eta +-1 metroko aldakuntza izango dute. Jokalekuko eremuak (zelaiaren erdiak, eremu penalak...) irudizko lerroen bidez trazatuko dira, eta lerro horiek jokalekuaren kanpoaldean metro batera dauden bi banderatxo gorri edo hori lotuko dituzte. Ateek hori fluoreszenteak izan beharko dute, eta 5.5 metroko zabalera eta 2.2 metroko altuera izango dute.
Talde bakoitza bost jokalarik (lau atezaina gehituta) eta mugarik gabeko ordezkapenek (3 eta 5 jokalari osagarri bitarteko aulkia) osatzen dute. Hondartzako futbol partida bakoitzak irabazle bat izan behar du, berdinketaren kasuan hiru minutuko denbora gehituz, eta berdinketaren ostean penaltien txanda eginez. Urrezko golaren araua, gertaera ezberdinen arabera alda daiteke, Europa n Beach Soccer League ESBL kasu.
Bi epaile egongo dira partida bakoitzeko. Egindako edozein falta, atera zuzenean botatzeko aukera bihur daiteke, eta falta jaso duen jokalariak bota behar du.
Txartel horiak erabiltzen dira jokalariak ohartarazteko txartel horrekin zigortzen diren faltak egiten dituzten bakoitzean; bigarren txartel hori bat jasoz gero, txartel urdina aterako zaio eta joko-zelaia 2 minutuz utzi beharko du, eta behin txartel urdina aterata, ezin zaio txartel horia berriz atera. Zigortutako taldeak gol bat sartzen badu penalizazioko bi minutuetan automatikoki berreskuratuko du txartel urdina jasotzeagatik bertan behera geratu den jokalaria. Jokalari batek bigarren txartel urdina jasotzen badu, txartel gorria erakutsiko zaio eta joko-zelaia utzi beharko du modu iraunkorrean.
Talde bat 2 edo 1 jokalarirekin geratzen bada, partida amaitutzat emango da.
Zuzeneko tiro libre bat dago arau-hauste hauetakoren bat gertatzen denean:
Zelai erdian zeharkako tiro libre bat gertatzen da, arau-hauste hauekin.