Iraultza kimikoa

Iraultza kimikoa, kimikan izandako berformula batekin lotzen da. Berformulaketa hori bi gauzetan oinarritzen da; alde batetik, materiaren kontserbazioaren legean eta bestetik, oxigenoaren konbustioaren legean. Kimika ulertzeko eta ikusteko modu berri hau Antoine Lavoisierren eskutik jasotzen dugu. Kimikari honek adierazi zuen bezala, haren helburua iraultza kimiko bat sortzea zen. Lavoisier hitzetan “ masa ez da sortzen ezta desegiten ere, eraldatu egiten da”.


Aurrekariak

Iraultza hau ez zen hutsean gertatu, hainbat faktorek parte hartu zuten. Lehenik eta behin,medikuntzan eta industrian egondako aurrepenen eskutik metodo eta analisi grabimetriko berriak sortu ziren. Honekin batera, ordurarte indarrean zeuden antzinako greziarren teoriak baztertu ziren.

Berrikuntza honen beste alderdi bat “aire finkoa”ren aurkikuntza izan zen. Aurkikuntza hau Joseph Blacken eskutik jaso dugu XVIII. mendean. Aurkikuntza honek berebiziko garrantzia izan zuen bere garaian; airea ez zen substantzia bakar batez konposatzen. Gerora, XVIII. mendean Henry Cavendish eta Joseph Priestleyek teoria hau frogatu zuten. Honez gain, Lavoisierrek kimikan erabilitako hizkuntza eraldatu zuen masek kimika eskuragarri izan zezaten. Honek, kimikarekiko interesak piztu zituen.

Zehaztasun instrumentuak

Lavoisier “kimikaren aita” bezala ezagutua da, hainbat arrazoiengatik. Ale batetik Lavoisier iraultza kimikoaren abiarazlea izan zen. Kimika arloan kontu matematikoak sartu zituen. Lavoisierrek ordurarte kimikaren esparrua zena aldatu zuen. Horretarako ikerkuntza eta neurketa zehatzak abiarazi zituen. Ikerkuntza hauetatik ondorioztatu zuen substantzien eraldaketa kimikoetan, substantziek bere hasierako masa kontserbatzen dutela. Ikerketa horretan, tresna barometriko eta termometrikoak erabili zituen. Honez gain, kalorimetroaren asmaketa lanetan aritu zen Pierre Simon Laplacekin batera. Momentuan existitzen zen ”flogistoren teoria” deuseztatzeko asmoa zuen, bere teoria ezartzeko nahiarekin. Horretarako, berak asmatutako tresna bat erabili zuen. Tresna hori gorituriko burdinezko barra bat da. Urak burdinezko barra hori zeharkatzen du eta barra horren amaieran barometro eta termometro bat dago. Urak burdinezko xafla hori zeharkatzearen helburua ura konposatu bat zela adieraztea zen, ez ordea substantzia, ordurarte pentsatzen zen bezala.

Nahiz eta bere ikerketa hau zehatza izan, hainbat kimikari emaitza horren kontra azaldu ziren eta Lavoisierrek kritika asko jaso behar izan zituen. “Flogisto teoriaren” defendaitzaleek, hala nola Joseph Priestley, defendatzen zuten ikerketa honen emaitza fenomeno batzuei aplika zitekeela bakarrik eta emaitzen interpretazio hori ez zirela nahikoak bere teoriaren funtsaketa lanetarako. Joseph Priestleyren ustez, Lavoisierren lanaren helburua bere teoriari oinarri zehatz bat eskaintzea zen eta bestetik teoria “flogista” deuseztatzeko saiakera izan zela.

Antoine Lavoisier

Antoine Lavoisier

Iraultza "Traité Élémentaire de Chimie" (1789) lanaren argitalpenarekin hasi zen. Lan honetan Lavoisier airea eta uraren osaketaz aritzen da. Honez gain, konbustioaren teoria azaldu zuen. Berotasunaren teoriaren eskutik, interpretazio berri bat eskaini zion zabaltze termiko eta beroaren transferentziaren teoriari. Tratu berri honek aurkikuntza ugari eskeintzen ditu eta horregatik esaten da Lavoisier kimikaren iraultzale nagusia izan zela. Hala ere, nahiz eta Lavoisierren lana iraultzailea izan, bere berrikuntzek ez zuten harrera onik izan hasiera batean eta hamarkada batzuk igaro behar izan ziren Lavoisierren lana ontzat hartu ahal izateko.

Kimikaren oinarrizko tratatua

Lavoisierren lanen funtsatzean, Bonnot de Condillacen lanek garrantzi handia izan zuten. Bonnot de Condillacen ikerkuntza oinarritzat hartuz, Lavoisierrek ondorioztatu zuen hasieran gizakiek munduaren errepresentazio mental bat egiten dutela. “Kimikaren tratatu elementalaren” lanean, Lavoisierrek honelako baiezpena aurkezten digu:

“ Bada maxima bat geometria eta ezagutza prozesu orotan onartua izan dena. Maxima honen arabera, ikerketa prozesu guztietan, ezagunak diren egitate batzuetatik abiatu behar gara ezezagunetara jo ahal izateko. Horrela eginez gero, sentsaizio, behaketa eta analisi batzuetatik abiatiuz, ideia multzo bat sortuko dugu. Multzo honetan ideiek elkarren arteko lotura estua izango dute eta arretaz behatuz gero, behatzaileak errez ikusi dezake giza pentsamenduaren ordena eta ezagutza”.

Aipatutako lan honen helburua, esperientzia eta behaketa zuzenaren garrantzia azpimarratzea izan zen, suposizioen aurrean. Bere lanak oinarri sendoak ezarri zituen eta kimikaren norabide berri bat ezarri zuen.

Nomenklatura kimikoaren metodoa

Lavoisierrek, Louis Bernard Guyton de Morveau-k, Claude Louis Berthollet eta Antoine François de Fourcroyrekin batera, “nomenklatura kimikoaren metodoa” lana argitaratu zuen. Lan honek, “kimikaren berriaren” terminologia ezarri zuen. Bertan, 55 elementuren azalpena agertzen da. Elementu horiek substantziak dira eta substantziak diren heinean, ezin dira ez zatitu ez beste materia sinpleagotan bereizi. Terminologia berria hau sartu zenetik, beste hainbat kimikarik Lavoisierren teoriak ontzat hartu zituzten eta hurak erabilitako terminologia berri hori erabiltzen hasi zen. Momenturarte ere, nomenklatura metodo hau erabiltzen da eta kimikaren hizkuntza propiotzat hartua izan da.

Erreferentziak

  1. The First Chemical Revolution. .
  2. Jan Golinski, “Precision instruments and the demonstrative order of proof in Lavoisier’s chemistry,” Osiris, 2nd Series (1994): 30-47
  3. Eddy, Matthew Daniel (2008). The Language of Mineralogy: John Walker, Chemistry and the Edinburgh Medical School 1750-1800. Ashgate
  4. Antoine-Laurent Lavoisier, Elements of Chemistry, trans. Robert Kerr (Edinburgh, 1790; facs. reprint New York: Dover, 1965), pp. xv-xvi.
  5. Dear, Peter (2006). The Intelligibility of Nature. The University of Chicago Press. pp. 74-75

Kanpo estekak