James Simon Wallis Hunt (Belmont, Sutton, 1947ko abuztuaren 29a - Wimbledon, 1993ko ekainaren 15a) britainiar pilotua izan zen. Gaztetan iraupen-atletismoan, tenisean, squashean eta golfean aritu zen, baina azkenean motorra aukeratu zuen. 1968an eta 1969an Formula Ford-en parte hartu zuen, eta gero Formula 3ra pasatu zen. 1972an, Lord Heskethekin batera, taldea osatu zuen eta hurrengo urtean parte hartu zuen lehen aldiz Formula 1eko Munduko Txapelketan. 1975ean irabazi zuen lehendabiziko Sari Nagusia Holandako Zaandvoort zirkuituan, eta urte horretan bertan laugarren gelditu zen pilotuen sailkapenean. 1973-1975 bitartean Hesketh-Ford automobil-taldean aritu zen, eta 1976-1979 urte-bitartean McLaren taldean. Guztira, 96 Sari Nagusitan parte hartu zuen eta hamar irabazi zituen, horietatik sei 1976an; urte horretan munduko txapeldun gelditu zen. Erretiratu zenean, BBC kate britainiarrak kazetari-lanetan aritzeko kontratatu zuen.
Erreferentziak
|
1 Formulako munduko txapeldunak
|
|
(1950) Giuseppe Farina • (1951) Juan Manuel Fangio • (1952–53) Alberto Ascari • (1954,55,56,57) Juan Manuel Fangio • (1958) Mike Hawthorn • (1959–60) Jack Brabham • (1961) Phil Hill • (1962) Graham Hill • (1963) Jim Clark • (1964) John Surtees • (1965) Jim Clark • (1966) Jack Brabham • (1967) Denny Hulme • (1968) Graham Hill • (1969) Jackie Stewart • (1970) Jochen Rindt • (1971) Jackie Stewart • (1972) Emerson Fittipaldi • (1973) Jackie Stewart • (1974) Emerson Fittipaldi • (1975) Niki Lauda • (1976) James Hunt • (1977) Niki Lauda • (1978) Mario Andretti • (1979) Jody Scheckter • (1980) Alan Jones • (1981) Nelson Piquet • (1982) Keke Rosberg • (1983) Nelson Piquet • (1984) Niki Lauda • (1985–86) Alain Prost • (1987) Nelson Piquet • (1988) Ayrton Senna • (1989) Alain Prost • (1990–91) Ayrton Senna • (1992) Nigel Mansell • (1993) Alain Prost • (1994–95) Michael Schumacher • (1996) Damon Hill • (1997) Jacques Villeneuve • (1998–99) Mika Häkkinen • (2000,01,02,03,04) Michael Schumacher • (2005–06) Fernando Alonso • (2007) Kimi Räikkönen • (2008) Lewis Hamilton • (2009) Jenson Button • (2010, 11, 12, 13) Sebastian Vettel • (2014-15) Lewis Hamilton • (2016) Nico Rosberg • (2017-18) Lewis Hamilton
|