Jean-Baptiste Lully —italieraz: Giovanni Battista Lulli— (Florentzia, Toskanako Dukerri Handia, 1632ko azaroaren 28a – Paris, Frantziako Erresuma, 1687ko martxoaren 22a) musikagilea izan zen. Italian sortua, 1661. urtean frantses herritartu zen.
1632an Florentzian jaioa, 1643an, 10 urte zituela, Frantziara joan zen. 1646. urtetik aurrera François Roberday eta Nicolas Gigault maisuen ikasle izan zen Parisen. 1653. urtean Luis XIV.aren zerbitzari sartu zen. 1661. urtetik aurrera gorteko ganberako musika zuzendaria izan zen eta 1662tik aurrera errege familiaren musika maisua. Urte batzuk lehenago Vingt-quatre violins du roi izeneko taldea sortu zuen eta taldearen zuzendaria izan zen. 1664. urtean Molièrerekin batera idatzi zuen Le bourgeois gentilhomme izeneko opera-ballet ezaguna. Lullyk sartu zituen lehenengo aldiz emakumezko dantzari profesionalak balletean. Frantses operan ere aldaketak sartu zituen; frantses moldeko obertura esate baterako, bi aldi geldo eta beste bat bizkorragoa duena.
Idatzi zituen operen artean aipagarriak dira: Cadmus et Hermione (1673), Alceste (1674), Thesée (1675), Armide et Renaud (1686). Balletak idatzi zituen, musika intzidentala antzerkirako, ahotserako erlijiozko musika lanak, musika tresnetarako lanak eta abestiak. Armide opera, bere maisulana, idatzi eta hurrengo urtean erregea gaixotasun batetik sendatzeko jo zen Te Deum-aren konpasa markatzen ari zenean, makilkada bat eman zion oin bati eta gangrenak jota hil zen.
Izenburua | Data | |
---|---|---|
16 | Les Fâcheux | 1661 |
20 | Le Mariage Forcé | 1664 |
22 | Les Plaisirs de l'île enchantée | 1664 |
29 | L'Amour médecin | 1665 |
33 | La Pastorale comique | 1667 |
34 | Le Sicilien ou l'Amour peintre | 1667 |
38 | George Dandin | 1668 |
41 | Monsieur de Pourceaugnac | 1669 |
42 | Les Amants magnifiques | 1670 |
43 | Le Bourgeois gentilhomme | 1670 |
Izenburua | Libreto egilea | Lehen emanaldia (data) | Lehen emanaldia (lekua) | |
---|---|---|---|---|
49 | Cadmus et Hermione | Philippe Quinault | 1673ko apirilak 27 | Paris, Bel-Aireko jeu de paume |
50 | Alceste, ou le Triomphe d'Alcide | Philippe Quinault | 1674ko urtarrilak 19 | Paris, Bel-Aireko jeu de paume |
51 | Thésée | Philippe Quinault | 1675eko urtarrilak 11 | Saint-Germain-en-Laye |
53 | Atys | Philippe Quinault | 1676ko urtarrilak 10 | Saint-Germain-en-Laye |
54 | Isis | Philippe Quinault | 1677ko urtarrilak 5 | Saint-Germain-en-Laye |
56 | Psyché | Thomas Corneille eta Bernard Le Bouyer de Fontenelle | 1678ko apirilak 19 | Saint-Germain-en-Laye |
57 | Bellérophon | Thomas Corneille eta Bernard Le Bouyer de Fontenelle, Nicolas Boileauren laguntzarekin | 1679ko urtarrilak 31 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
58 | Proserpine | Philippe Quinault | 1680ko otsailak 3 | Saint-Germain-en-Laye |
60 | Persée | Philippe Quinault | 1682ko apirilak 17 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
61 | Phaéton | Philippe Quinault | 1683ko urtarrilak 6 | Versaillesko jauregia |
63 | Amadis | Philippe Quinault | 1684ko urtarrilak 18 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
65 | Roland | Philippe Quinault | 1685eko urtarrilak 18 | Paris, Académie Royale de musique |
71 | Armide | Philippe Quinault | 1686ko otsailak 15 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
74 | Achille et Polyxène | Jean Galbert de Campistron | 1687ko azaroak 7 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |