Kalmukia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Khalmg Tanghchin chastr (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Хальмг Таңһч Республика Калмыкия | ||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-KL | ||
Hiriburua | Elista | ||
Head of Kalmykia (en) | Batu Khasikov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°34′N 45°19′E / 46.57°N 45.32°E | ||
Azalera | 75.000 km² | ||
Mugakideak | Astrakhan oblasta, Volgograd oblasta, Rostov oblasta, Stavropol kraia eta Dagestan | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 269.984 (2021eko urtarrilaren 1a) −5.429 (2018) | ||
Dentsitatea | 3,6 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta kalmukera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 08 | ||
kalmregion.ru |
Kalmukia edo Kalmukiako Errepublika (errusieraz: Респу́блика Калмы́кия, translit.: Respublika Kalmykia; kalmukeraz: Хальмг Тангч, Haljmg Taŋč), batzuetan Kalmukia-Jalmg Tangch deitua, Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 76.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 289.481 biztanle zituen. Hiriburua Elista da.
Errusiaren Europa aldeko hegoaldean dago, Kaspiar itsasoaren ertzean, Volga ibaiaren eta Kaukaso mendien arteko lautadan. Hiri nagusiak Elista, hiriburua, Gorodovikovsk eta Lagan dira.
2010eko erroldaren arabera, Kalmukiak 289.481 biztanle zituen, eta talde etnikorik ugariena (%57,4) Kalmuka zen. Errusiarrak %30,2, darginak %2,7, txetxenak %1,2, kazakak %1,7, turkiarrak %1,3, avarak %0,8, ukrainarrak %0,5 eta germaniarrak %0,4 ziren Kalmukak XVII. mendean Asiatik etorriak dira. Erlijio nagusia budismoa da.
Lurraldearen erdia baino gehiago itsasoaren maila baino beherago dago, Kaspiar itsasoaren sakana handian. Nekazaritza ureztatze artifizialari esker egiten da. Abere-hazkuntzan behiak dira aipagarrienak.
Industriari dagokionez, arrantzarekin loturik daudenak eta eraikuntza-gaiak dira nagusiak.
1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren, lurralde autonomo gisa antolatu zen. 1935ean, errepublika autonomo bihurtu zen. 1943an, kalmukak alemaniar nazien laguntzaile zirela salaturik, errepublika autonomoa kendu egin zen. 1957an, ordea, lurralde autonomo bilakatu, eta hurrengo urtean errepublika autonomo bihurtu zen berriro.