Kelvin (unitatea)

Kelvin (unitatea)
Neurtzen dutenperatura absolutua eta Kolore tenperatura
SI sistemarako konbertsioa1 K
Honen izena daramaWilliam Thomson
IkurraK, К, K, K eta K

Kelvina tenperatura termodinamikoaren unitatea da (edo tenperatura absolutuarena). Bere sinboloa K da, eta lehen Kelvin gradu ere deitzen zitzaion. (13. CGPMa (1967) 4. erabakia, CR 104). Kelvin unitatea tenperatura William Thomson Kelvinek 1848an sorturiko eskalan adierazteko erabiltzen da (eskala absolutua).

Eskala absolutuak oinarria Celsius eskalan du, unitate ezberdintasunak energia aldaketa bera adierazten baitu, baina eskalaren jatorria zero absolutura mugitua da (zero absolutua −273,15 °C dira, edo 0 K). Beraz, zero Kelvin litekeen egoerarik hotzena litzateke, energia termikorik gabeko egoera. Aldiz, uraren puntu hirukoitzeko tenperatura termodinamikoaren 1/273,16 frakzioa da, edo beste hitz batzuetan, uraren puntu hirukoitzak 273,16 K-eko tenperatura du.

Celsius eskalatik eskala absolutura pasatzeko, aski da honakoa aplikatzea:

T(K) = T(ºC) + 273,15

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 31 or..
  2. (Ingelesez) Angelo, Joseph. (2020). Solid Matter. Infobase Publishing, 30 or. ISBN 9781438195780..
  3. (Ingelesez) Whitten, Kenneth W.; Davis, Raymond E.; Peck, Larry; Stanley, George G. (2013). Chemistry. Cengage Learning, 30 or. ISBN 9781285624730..

Kanpo estekak