Koordenatu sistema galaktikoa koordenatu esferikotan dagoen koordenatu sistema da, erdigunean Eguzkia duena, norabide nagusia Esne Bidea galaxiaren balizko erdigunearekin lerrokatua dagoena eta oinarrizko planoa plano galaktikoarekiko paraleloa dena. Eskuin eskuaren araua darabil, hau da, koordenatuak positiboak dira iparralderuntz eta oinarrizko planoan ekialderuntz.
Longitudeak ( ikurra) objektu baten ekialderazko distantzia angeluarra neurtzen du erdigune galaktikoa jatorri hartuta. Lurreko longitudea bezala, gradu sexagesimaletan (°) neurtzen da.
Longitudearen arabera, Esne Bidea lau koadrante galaktikotan banatua dago:
Latitudeak ( ikurra) objektu baten angelua neurtzen du ipar edo hegoalderuntz ekuatore galaktikoarekiko (oinarrizko planoarekiko) Lurretik ikusia, positiboa iparralderantz eta negatiboa hegoalderuntz. Adibidez, iparburu galaktikoaren latitudea +90° da. Lurreko latitudea bezala, gradu sexagesimaletan (°) neurtzen da.
Igoera zuzena (RA) | Deklinazioa | Konstelazioa | ||||
Iparburua +90° latitudea |
12h 51.4m | +27.13° | Coma Berenices (31 Com ondoan) | |||
Hegoburua −90° latitudea |
0h 51.4m | −27.13° | Sculptor (NGC 288 ondoan) | |||
Erdigunea 0° longitudea |
17h 45.6m | −28.94° | Sagittarius (Sagittarius A barnean) | |||
Anti-erdigunea 180° longitudea |
5h 45.6m | +28.94° | Auriga (HIP 27088 ondoan) | |||
|
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |