Mailu-jaurtiketa

Atleta bat mailua jaurtitzeko prest.

Mailu-jaurtiketa atletismoaren proba bat da, bola astun bat alanbre sendo bati lotutakoa ahalik eta urrutien jaurtitzean datzana. Proba honetan atletak mailua bi eskuekin hartzen du eta babes-kaiolaren barruan kokatuta hiruzpalau bira oso egiten ditu bere gorputzaren inguruan, horrela lortutako abiadura eta besoen potentzia konbinatuz jaurtigaia botatzeko orduan.

Juri Sedykh sobietarrak gizonezkoen markarik onena ezarri zuen 1986an 86.74 metrorekin. Emakumezkoena Anita Włodarczyk poloniarrarena da bestela (78.30 m, 2010).

Erreferentziak

  1. a b Euskalterm:

Kanpo estekak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.