Matthijs de Ligt

Matthijs de Ligt

(2018)
Bizitza
JaiotzaLeiderdorp1999ko abuztuaren 12a (24 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Amsterdamgo Ajax2016 / 201911713
Herbehereetako futbol selekzio nazionala2017 / 412
Juventus FC2019 / 20221178
FC Bayern München2022 / ezezaguna433
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia4
Altuera189 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm10254167 Facebook: matthijsdeligt04 Twitter: mdeligt_04 Instagram: mdeligt_ FIFA: 404560 UEFA: 250081554 Edit the value on Wikidata

Matthijs de Ligt (Leiderdorp, Herbehereak, 1999ko abuztuaren 12a) herbeheretar futbol jokalaria da, erdi-atzelari gisa dihar duena. Alemaniako Bundesligako Bayern Munichen jokatzen du, baita Herbehereetako selekzio nazionalean ere.

Turingo Juventus eta Amsterdamgo Ajax taldeetan ibili ondoren, 2022an Bayernek fitxatu zuen, 2027.urterarteko kontratua sinatuz.

Bere ibilaldi motzean, jada denboraldi askotako eskarmentua du maila gorenean De Ligt-ek. Atzelari gaztea munduko jokalari baloratuenetarikoa da bere postuan; hainbeste non Transfermarkt web orrialdeak, futboleko jokalarien merkatuan espezializatua, 75 milioi euroko balioa ematen dion.

Kirol ibilbidea

Amsterdamgo Ajax

Matthijs txikia 8 urterekin sartu zen Ajaxen harrobian. Behe-kategoriak igaroz joan zen pausoz pauso, Gazterik egin zuen bere debuta, 17 urte eskasekin, 2016ko irailaren 21ean. Kopako partidu batean izan zen Willem II-aren aurka. Lehen partidu honetan, gainera, gola ere sartu zuen estreinakoz. Lehen denboraldi honetan, hilabeteak aurrera joan ahala, hasierako taldean lekua egitea ere lortu zuen. Denboraldi horretan bertan, Ajax Europa League-eko finalera iritsi zen, Matthijs final hau inoiz jokatu duen jokalaririk gazteena bihurtuz.

2017-2018 denboraldian ere finkoa izan zen Erik Ten Hag-en taldean. 37 partidu jokatu zituen, denak hasieratik. Azkar batean Europa mailan ezaguna egin zen bere mailagatik. 2018ko martxoan, oraindik 19 urte bete gabe, Ajaxeko kapitain bihurtu zen, Joël Veltman-en tokia hartuz. Hurrengo denboraldian bere aurrera pausoekin jarraitu zuen. 2018ko abenduan Golden Boy saria eman zitzaion.

Estatistikak klubetan

2023ko uztailaren 10ean eguneratuta.
Taldea Herrialdea Urteak Partidua(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Amsterdamgo Ajax  Herbehereak 2016-2019 117 13 7
Juventus FC  Italia 2019-2022 117 8 3
Bayern Munich  Alemania 2022- 43 3 1

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Matthijs de Ligt - Player profile 23/24» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-10).

Kanpo estekak