Maurice Félix Charles Allais (Paris, Frantzia, 1911ko maiatzaren 31 - Paris, 2010eko urriaren 9a) frantses ekonomista eta ingeniaria izan zen.
1939-1944 bitartean, meatzeen administrazioan lan egin zuen gobernuarentzat eta Parisko Meatze Eskola Nazionaleko irakaslea izan zen harik eta 1944an erretiratu zen arte. Ekonomiaren teoria modernoaren muina berreraiki zuen, metodo matematikoa erabiliz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria izan zen. 1988an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen.
La recherche d´une discipline économique. Première partie: l'économie (1943) eta Economie et intérêt (1947) dira Allaisen lan nagusiak. Horrez gainera, artikulu ugari idatzi zituen aldizkari espezializatuetan.