Michael Moore | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Francis Moore |
Jaiotza | Flint (Michigan), 1954ko apirilaren 23a (70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kathleen Glynn (en) (1991ko urriaren 19a - 2014ko uztailaren 22a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Michigan–Flint (en) : kazetaritza University of Michigan–Dearborn (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, telebista aurkezlea, kazetaria, komediantea, autobiografialaria, idazlea, gidoilaria, zinema aktorea, bakearen aldeko aktibista eta zinema ekoizlea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Democratic Socialists of America (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
michaelmoore.com | |
|
Michael Moore (Flint, 1954ko apirilaren 23) Estatu Batuetako film zuzendaria, dokumentalgile eta idazle eztabaidagarria da.
Globalizazioa, korporazio erraldoiak, bortizkeria eta George W. Bush-en gobernua dira haren kritika gogorrenen jomuga ohikoa.
Michigan estatuko Flint hirian jaio zen Michael Moore. Garai horretan, General Motors enpresako lantegi gehienak Flint-en zeuden. Ama idazkari eta aita zein aitona hor egin zuten lan. Haren osaba bat sindikatu baten fundatzailea izan zen.
Jatorri irlandarra izanda, eskola katoliko batera joan zen. 1972an jaso zuen graduatua. Urte horretan bertan, eskolako zuzendariaren eta zuzendariordearen kontrako kanpaina abian jarri zuen. Urtearen bukaerako, biek dimisioa aurkeztua zuten.
Arrano maila ere badauka Michael Moore-k Amerikako Boy Scouts-en artean. Maila hori altuena da, eta gaur egun ere horretaz harro-harro dabil Michael Moore. Titulu hori lortzearren, segurtasun neurriei buruzko dokumental bat filmatu zuen.
Michigango unibertsitatean ikasle egunkarian idatzi ohi zuen. 22 urterekin, The Flint Voice izeneko aldizkari alternatiboa sortu zuen. 1990etik Kathleen Glynn du emazte Moorek. Alaba bat daukate, Natalie izenekoa eta 1981ean jaioa. New Yorken bizi dira hirurak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Moore |