Mimeografoa edo poligrafoa, batzuetan ziklostila ere deitua, idatzizko paper kopiak kopuru handietan egiteko erabiltzen zen tresna da. Erreproduzitzeko estarzitze izeneko paper mota erabiltzen du.XX. mendeko 80. hamarkadan fotokopiagailuak orokortu arte erabili zen ziklostilatzeko. Oso erabilia izan zen eskoletan, gerra garaian eta diktaduraren aurkako argitalpenak egiteko, inprentak eta inpresio bide oro gainbegiratzen zituelako, horrela gizartean bestelako ideologien hedapena kontrolatzeko. Multikopista eta vietnamita izena ematen zioten ere bai, Vietnamgo gerranViet Congek propagandarako erabiltzen zituenak bezalakoak zirelako.
Historia
Thomas Alva Edisonek inprimategiaren prototipo soil bat patentatu zuen 1887koabuztuaren 8anEstatu Batuetan. 1887an Albert Blake Dick-ek erabili zuen lehen aldiz (Edison-ek aparatu hau berari saldu zion), Makina perfekzionatu egin zen, erabilera-soiltasuna mantenduz, eta eskuz egindako birakari txiki bat gehitu zuen, horrela, hainbat kopiaren erreprografia azkarra ahalbidetuz.
Erabilera eta funtzionamendua
Mimeografoa erabili zen testu baten kopia asko merke ekoizteko, batez ere eskoletan. XIX, mendearen amaieran asmatutako makina hauek guztiz eskuzkoak ziren, nahiz eta handik denbora batera motor elektriko bat gehituta perfekzionatu ziren. Testuak idazteko makina baten laguntzarekin prestatzen ziren, estaritze izeneko paperezko matrize bat erabiliz. Estarzitzearen alde batean idazten zen, paper arruntaren itxura zuenean. Beste alderdia tintaz inpregnatuta zegoen. Letra bakoitza markatzean orria zulatzen zen eta zulo txiki horietako tinta erabiltzen zuen mimeografoak gero kopiak egiteko paper zuriak aparatuaren gainetik pasatzean. Hau da, estartzitzea aparatuaren gurpilean instalatu eta biratu egiten zen; arrabolak berak tinta gehitzen zuen eta 50-60 kopia inguru inprimatu zitzakeen, ez gehiago. Matrizea hondatzen zenean, kopia gehiago egiteko beste bat egin behar zen, testuak berriro idatziz. Izan ere, Estarzitzea higatu egiten zen kopia bakoitzarekin. Gainera, kopiatze prozesua eskuz egin zen denbora-tarte batean; ondo funtzionatzen zuela ikusi ondoren motor bat gehitu baitzitzaion mimeografoari.