Mnemosine tximeleta

Mnemosine tximeleta
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaPapilionidae
LeinuaParnassiini
GeneroaParnassius
Espeziea Parnassius mnemosyne
Linnaeus, 1758

Mnemosine tximeleta (Parnassius mnemosyne) Papilionidae familiako tximeleta bat da Euskal Herrian ere aurkitzen dena. Europako eta Asia erdialdeko mendilerro garaietan ikusten da, Piriniotan barne, ez da ordea 1.500 metrotako altueratik gora igotzen.

Deskribapena

Imagoa

Tximeleta zuria da eta aurreko hegalen puntatan kolore grisak azaltzen zaizkio. Hegal bakoitzean bi orbain beltz deigarri ere baditu. Azpialdean nerbiadura grisa nabarmenduta dauka. Emea arraren antzekoa da baina gardenagoa izan ohi da, azpialdean nabari da batez ere.

Tximeleta handiak izaten dira Papilionidae familiako espezieak. Mnemosine tximeleta haien artean txikienetakoa bada ere 6 cm-ko hegal-zabalera hartzen du.

Beldarra

Mnemosine tximeletaren beldarra beltza eta arantzatsua da. puntu hori edo laranjazko lerroak ditu. Puntu horiek ez dira borobilak izaten.

Bizi zikloa

Errunaldi bakarra duen tximeleta da. Beldarrak lozorroann igarotzen du negua udaberrian elikatuko den landarearen oinean. Corydalis generoko landareak dituzte gustokoen. Tximeletak ekaina eta uztailan zehar ikusten dira.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Parnassius mnemosyne (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  2. a b «Parnassius mnemosyne» web.archive.org 2007-05-29 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).

Kanpo estekak