Natura erreserba

Gallocanta aintzira (Zaragoza) natura erreserba da.

Natura erreserba edo erreserba ekologikoa ekosistema, komunitate edo osagai biologiko berezi, ahul edo garrantzitsua izanik, nahiz eta gizakiak erabili, babespen neurriak dituen ingurua da. Modu batez, gizakiaren erabilera eta babespena lotzen dira, aldi berean ikerketarako eta heziketarako erabiliz. Normalean ez dute tamainu handia izaten. Herrialdez herrialde kontzeptuak balio legal desberdinak ditu.

Erreferentziak

  1. Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa. Eusko Jaurlaritza, 262 or. ISBN 9788445713129..

Ikus, gainera

Kanpo estekak