Office Open XML (OOXML edo Open XML izenez ere ezaguna) Microsoftek sortu eta garatutako dokumentu elektroniko formatu multzo bat da.
ECMA-376 arabera formatu multzo hori formatu irekia izateko baldintzak betetzen ditu.
2008. urtean bozketa baten ostean Office Open XML ISO/IEC DIS 29500 horren arabera ere formatu irekitzat hartu zen.
Kritikatu egin zaio Microsoft enpresari bulegoko paketeetan ez dituela ISO/IEC DIS 29500 horren arabera formatu irekitzat jo diren formatuak lehenetsita eskaintzen. Gainera, kritikarien esanetan, erabiltzaileek horrelako formatuak ez erabiltzeko arrazoiak eskaintzen dira behin eta berriro gordetzerakoan: "formatu horretan gordetzen baduzu informazioaren zati bat gal liteke". Txarrena da benetan galera batzuk (metadatuetan, grafikoetan, kapsulatutako objektuetan-eta), sor daitezkeela.
Microsoft Office bulegoko paketeetan badago, esate baterako .docx luzapenarekin gordetzeko aukera bat baino gehiago. Euskaratzaileek "XML formatu ireki-hertsia" adierazpena erabili izan dute dauden aukeren artean ustez formatu irekia den hori euskaraz izendatzeko.