Ordua Errusian

Ordua Errusian
     KALT Kaliningradoko ordua UTC+2 (MSK−1)
     MSK Moskuko ordua UTC+3 (MSK±0)
     SAMT Samarako ordua UTC+4 (MSK+1)
     YEKT Jekaterinburgeko ordua UTC+5 (MSK+2)
     OMST Omskeko ordua UTC+6 (MSK+3)
     KRAT Krasnoiarskeko ordua UTC+7 (MSK+4)
     IRKT Irkutskeko ordua UTC+8 (MSK+5)
     YAKT Jakutskeko ordua UTC+9 (MSK+6)
     VLAT Vladivostokeko ordua UTC+10 (MSK+7)
     MAGT Magadango ordua UTC+11 (MSK+8)
     PETT Kamtxatkako ordua UTC+12 (MSK+9)

Errusian hamaika ordu-eremu daude, UTC+02:00n hasieta eta UTC+12:00n amaituz. Udako ordutegia ez da erabiltzen 2014ko urriaren 26tik. 2011ko martxoaren 27ik 2014ko urriaren 26ra udako ordutegia erabili zen etengabe.

Historia

Errusiar Inperioan, nazioaren gehiengoak eguzki-ordua jarraitzen zuen. 1740ko hamarkadatik 1867ra bitartean, Alaska Errusiarena izan zen (Amerika Errusiarra), eta egutegi juliotarra erabiltzen zuen, 11 edo 12 eguneko atzerapenarekin gregorianoaren aldean, Errusiako gainerako lekuetan bezala, eta bertako ordua GMT+15:10 zen. Errusiako eskualderik mendebaldekoena Batzarreko Polonia zen, eta bertako ordua GMT+01:10 zen.

Moskuko ordua 1880ko urtarrilaren 1ean sartu zen, jatorriz GMT+02:30:17. Errusiako beste leku batzuek eguzki-orduari eutsi zioten zenbait urtez.

Errusiak egutegi gregorianoa hartu zuen 1918an. Urte horretako urtarrilaren 31ren ondoren (asteazkena) otsailaren 14 etorri zen (osteguna).

Sobietar Batasunak Moskuko ordua UTC+02:00 ordu-eremuan jarri zuen, eta gainontzeko lurraldeak horren arabera antolatu ziren, UTC+12:00 ordu-eremura arte. 1917 eta 1922 artean orduaren antolaketa ez zen zurruna izan, udako-ordutegia batzuetan jarriz, eta beste batzuetan bi ordu arteko aldea ezarriz neguan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Time Zone & Clock Changes in Moscow, Russia» www.timeanddate.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).

Kanpo estekak