Park Chung-hee (Hangul: 박정희; Hanja: 朴正熙; RR: Bak Jeonghui; MR: Pak Chŏnghŭi, pak̚.t͈ɕʌŋ.ɦi edo pak̚ tɕʌŋ.ɦi ahoskatua; Sonsan-gun, Kyongsang pukto, 1917ko azaroaren 14a - Seul, 1979ko urriaren 26a) Hego Koreako militar, politikari eta diktadorea izan zen. Herrialdeko presidentea izan zen 1963-1979 bitartean.
Japoniako gudarostean egon zen 1940-1945 urteetan eta Koreakoan 1945-1963 urteetan. 1961. urteko estatu kolpearen eragileetariko bat izan zen. Koreako Errepublikako (Hego Korea) lehendakari izan zen 1963. urtetik hil zen arte. 1979an hil zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Park Chung-hee |
Aurrekoa Yoon Po-son |
Hego Koreako presidentea 1962–1979 |
Ondorengoa Choi Kyu-ha |