Petra Kvitová (Bílovec, Txekia, 1990eko martxoaren 8a) txekiar tenislari profesionala da. 2006an hasi zen profesionaletan. Orduz geroztik banakako 27 titulu irabazi ditu, eta horietatik bi Grand Slam txapelketa: Wimbledongo txapelketaren 2011ko eta 2014ko edizioak. Gaur egun arte, WTA bakarkako sailkapenean lortu duen posturik onena bigarrena da.
Artikulu hau Moravia-Silesia eskualdeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |