Puntako ordua kongestioak gertatzen diren orduari ematen zaion izena da. Ez da nahitaez ordu bat, denbora tarteari egiten dio erreferentzia. Oro har, eremu publikoko pilaketei buruz aritzean erabiltzen da, eta hirigune nagusietako sarbideetan izaten dira ohikoak, baita jaiegunetako irteeratan. Garraio publikoa gehiegi pilatzea edo auto-pilaketak izaten duten ohiko arrazoia lan-masa gehiena lanera ordu berean sartzen dela da. Haraneko orduaren antonimoa da.
Kontzeptua beste eremu batzuetan ere aplikatzen da, hala nola elektrizitate-ekoizpenean, telefonoaren kontsumoan, Interneteko konexioetan eta artatze-zerbitzuetan.
Eskaria aldakorra denez, instalazioak batez besteko kargak baino karga handiagoa onartzeko kalkulatu behar dira. Elektrizitatearen kasuan, sorgailu batzuek etengabe lan egin behar dute egunez eta gauez.
Zerbitzu horien eskaera egunean zehar orekatzen saiatzeko, puntako orduetan tarifa desberdinak eskaintzen dira. Hala, erabiltzaileek egunean zehar eskariaren desoreka moderatzen dute.