QRpedia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Roger Bamkin (en) eta Terence Eden |
Sorrera-urtea | 2011 |
Izenburua | QRpedia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | MIT lizentzia |
Kokapena | |
Jabea | Wikimedia UK |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Wikipedia |
qrpedia.org | |
Iturri-kodea | https://gerrit.wikimedia.org/g/qrpedia |
QRpedia, QR kodeak erabiltzen dituen mugikorrentzako web sistema bat da. Sistema honi esker Wikipedia artikuluak zabaldu ahal dira mugikorraren konfigurazio-hizkuntzan. QR kodeak modu errazean sortu eta Uniform Resource Identifier-etara (URI) zuzenean lotu daitezke, baina QRpediak funtzionaltasun gehigarri bat eransten du: mugikorraren erabilpen-hizkuntza antzeman dezake.
QRpedia Roger Bamkin-ek irudikatu zuen, garai artan Wikimedia UK-eko lehendakaria, eta Terence Eden-ek garatu zuen. 2011ko apirilaren 19an lehen aldiz aurkeztu zen Derby-ko museoan, Ingalaterran, eta ordutik, hainbat erakundek erabili dute, batez ere Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta Espainiako museoek, bisitariarentzako informazioa gehigarri gisa. 2012. urtean zehar, Monmouth, Galesen, herri guzti sistema honen bidez osatzen lehena izan zen. Occupy mugimenduak bere afixetarako ere erabili izan du.
Proiektuaren iturri-kodea librea da MIT lizentziapean.