Richard Oribe

Richard Oribe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRichard Oribe Lumbreras
JaiotzaDonostia1974ko otsailaren 22a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Jasotako sariak
richardoribe.com

Richard Oribe Lumbreras (Donostia, Gipuzkoa, 1974ko otsailaren 22a) igerilari paralinpiko euskalduna da. Oso gazte hasi zen igeriketan, jaiotzatik duen buru elbarritasuna tratatzeko asmoz, eta Donostian Aspacek duen Dordoka taldearekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen. 1998/1999 denboraldiaz geroztik Donostiako Konporta Kirol Elkarteko kidea da, eta Javier de Aymerich zuzendari teknikoarekin entrenatzen du.

Oribek kirol lorpenen zerrenda handia du. Atlantako Paralinpiar Jokoetan (1996), urrezko hiru domina eta munduko bi errekor erdietsi zituen, eta 50, 100 eta 200 metroko crawl estiloko proban eta 4 x 50 crawl estiloko proban zilarrezko dominak lortu zituen. Espainiako txapelketetan 100 domina baino gehiago irabazi ditu. 1997. urteko Europako txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi zituen. 1999. urtekoan, berriz, lau urrezko domina irabazi zituen, eta 2004. urteko Atenasko Paralinpiar Jokoetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana. 2006ko Europako Txapelketan, berriz, hiru urrezko domina lortu zituen.

Kirol lorpenak

Joko paralinpikoetan guztira 16 domina jaso ditu: 8 urre, 6 zilar eta 2 brontze. Munduko txapelketan 22 domina lortu ditu: 12 urre, 7 zilar eta 3 brontze. Nazioarteko lehiaketetan 135 domina lortu ditu. Estilo libreko 50, 100, 200 y 400 metroko probetan mundu mailako markak hautsi ditu 48 aldiz.

Txapelketa Egoitza Urtea Emaitzak
Paralinpiar Jokoak Londres 2012 2
Paralinpiar Jokoak Beijing 2008 4
Munduko Txapelketa Durban 2006 4
Europako Txapelketa Berlin 2006 3
Europako Txapelketa Berlin 2005 4
Paralinpiar Jokoak Atenas 2004 3
Munduko Txapelketa Mar del Plata 2002 4
Europako Txapelketa Stockholm 2001 4
Paralinpiar Jokoak Sydney 2000 4
Europako Txapelketa Alemania 1999 5
Munduko Txapelketa Zeelanda Berria 1998 5
Europako Txapelketa Badajoz 1997 5
Paralinpiar Jokoak Atlanta 1996 4
Europako Txapelketa Perpignan 1995 4
Paralinpiar Jokoak Bartzelona 1992 -

Sariak eta omenaldiak

  • 1996. urtean, Gipuzkoako Prentsa Elkarteak Kirolari hoberenari saria eman zion Richard Oriberi.
  • 2007an Donostiako Udalak Hiritar Merituari ematen duen domina eskaini zion.
  • 2008ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, Leire Olaberria txirrindulariarekin batera.
  • 2009an, kirol merezimenduzko domina jaso zuen Espainiako erregeak emanda.
  • 2011n Lausanan, Suitzan, "Jolas Garbiko ibilbidearen" saria eman zioten.
  • 2011n Euskal Kirolariaren Saria eman zion Ramon Rubial Fundazioak eman zion
  • 2018ko Urrezko Danborra eman zion Donostiako udalak, 66153 hiritar donostiarrek emandako botoei esker.
  • Gainera, euskal kirolari hoberena edo gipuzkoakoa izateagatik hainbat sari eta omenaldi jaso izan ditu.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Richard Oribe» www.richardoribe.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  2. «Richard Oribek Urrezko Danborra jaso du» www.eitb.eus (EiTB) (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  3. Maguregi, Zuriñe. (). «Uretan Txori bat Bezala sentitzen naiz» Gaztezulo (192).
  4. (Gaztelaniaz) «Richard Oribe: «Voy por Donostia como si fuera el Papa»» Tamborrada - Diario Vasco 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  5. (Gaztelaniaz) «El nadador paralímpico Richard Oribe, elegido Tambor de Oro de San Sebastián 2018» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  6. (Gaztelaniaz) «El pleno donostiarra ratifica conceder a Richard Oribe el Tambor de Oro» Cadena SER 2018-01-11 (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).

Kanpo estekak