Romagna

Romagnaren mapa, non berau osatzen duten udalerriak agertzen diren.

Romagna Italiako eskualde historikoa da, erresumaren erdialdekoa, gaur egun Emilia-Romagna eskualdearen zati dena.

Egungo Ravennako probintziak, Forlì-Cesenako probintziak, Riminiko probintziak eta Boloniako metropoli-hirikoko zati batek (Imolatik gertu) osatzen dute. Romagnaren zati txiki bat Markak eta Toskana eskualdeetan ere badago.

Mugak

Bere muga geografikoak honako hauek dira: mendebaldean Sillaro ibaia, iparraldean Reno ibaia, hego-mendebaldean Toskanar-Romagnar Apeninoak, ekialdean Adriatiko itsasoa eta hego-ekialdean Focarako haitza, Gabicce Maretik gertu.

Historia

Romagnaren historia erromatar garaia baino askoz lehenago hasten da.

Erromatarren aurreko Romagna

Historiaurrea

Romagna jada populatua egon zen historiaurrean, aurkikuntza arkeologiko askok frogatzen duten bezala: tokirik ezagunena Poggiolo mendian dago, Forlìtik gertu.

Poggiolo mendia tontorrean gaztelu interesgarri bat duen muino bat da. Honengandik distantzia gutxira, Casa Belvedere izeneko herri batean, 1983tik aurrera gutxienez 800.000 urte dituzten milaka hondakin aurkitu dira, garrantzi handikotzat hartuak tokiko historiarentzat, baina baita ere Paleolito garaiko Italia guztiarentzat ere.

Unbroetatik zeltetara

Euren berri dagoen egungo Romagnako lehen biztanleak unbroak eta etruriarrak izan ziren. Alabaina, K. a. 350 inguruan, lurraldea Romagnari lehen arrastoa utzi zion herriak konkistatu zuen, zeltek alegia, ordurako han bizi ziren herriak erabat erori ez ziren arren. Hain zuzen ere, ziurtasun handiz, Sarsinako (gaur egun Forlì-Cesenako probintzian) komediagile handia izan zen Tito Martzio Plauto unbro jatorrikoa zen.

Iparraldetik etorriak, zeltak Italian ezarri ziren, zehazkiago Galia Zisalpinan, Alpeetatik hasi eta Po ibaiaren harana, iparraldeko Apeninoen zati bat eta ipar-ekialdeko Italia hartzen dituen lurralde bat dena. Tribu zelta ugarien artean, Italiara senoiak, boioak eta lingoiak ere jaitsi ziren.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 154. arauan, Emilia-Romagna izena dago arautua

Kanpo estekak