Sena (frantsesez: La Seine) iparraldeko Frantziako ibaia da, herrialdeko garrantzitsuenetakoa, sal-erosketarako ubide historikoa baita. Paris hirian, batez ere, turismo erakarle ona ere bada. Herrialdeko bigarren ibairik luzeena da, Loiraren ondoren. 776 km luze da eta 78.650 km²ko ibai arroa hartzen du.
Burgundian du iturburua, Tasselot mendian, 446 metroko garaieran, Source-Seine izeneko herri txikian, Côte-d'Or departamenduan. Ipar-ekialdera egiten du Aube ibaiarekin bat egiten duen arte. Handik Ile-de-Franceko eskualdean barneratzen da. Montereau hirian Yonne ibaiaren ura jasotzen du eta ipar-mendebaldera egiten du. Parisen sartu ondoren Marne ibaiarekin bat egiten du, eta Frantziako hiriburua igarotzen du zubi ikusgarrien azpitik. Ondoren Oise ibaiaren ura bildu eta ipar-mendebaldera egiten du, bihurgune handiekin. Rouen hiritik (Normandia) igaro ondoren, 25 kmko delta zabala eratu eta Le Havretik gertu Mantxako kanalean itsasoratzen da.
Sortaldetik sartaldera, honako departamendu hauek zeharkatzen ditu: Côte-d'Or, Aube, Marne, Sena eta Marne, Essonne, Marne Harana, Paris, Senako Gainak, Sena Saint-Denis, Val-d'Oise, Yvelines, Eure, Itsas Sena eta Calvados.
Ontziz ibil daiteke; Frantziako itsas joan-etorriaren heren bat ibai horretatik egiten da. Paris, Le Havre eta Rouengoak dira portu nagusiak. Rodano, Rhin eta Loira ibaiekin ubideen bidez lotua dago.
(Oharra: Es=Eskuinetik Ez=Ezkerretik)
Senaren ibaiadar nagusien arroak:
Zeharkatzen dituen hiri nagusiak hauek dira:
Senaren emaria 1975-2010 bitartean neurtua izan da Poissyko estazioan (Île-de-France). Gune horretan, drainatutako eremuak 61.820 km² ditu, arro osoaren % 78,6. Batez besteko emaria 483 m³/s da. Emari handiena otsailean du (811 m³/s), eta txikiena abuztuan (250 m³/s).
Senaren batez besteko emariak (m³/s) Poissyn neurtuak
Datuak: 1975-2010 bitartean